angle-left EGA ziurtagiria lortzeko matrikula epea zabalik da

Azterketa egin nahi dutenek abenduaren 20a bitartean dute izena emateko epea

2018/11/26

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak astelehen honetan EGA ziurtagiria lortzeko matrikula egiteko epea zabaldu du. Izen-emate epea datorren abenduaren 20an amaituko da. 

Matrikula egiterakoan azterketa eskubideen kontzeptuan 26 euro ordaindu beharko dira. Lehen mailako familia ugarien kasuan 13 euro ordainduko dira, eta bigarren mailako familia ugariek ez dute ezer ordaindu beharko.

Hiru froga

Lehen deialdiko azterketak otsailean burutuko dira, eta 2019ko irailean bigarren deialdikoak. Deialdi bakoitzak hiru froga izango ditu: orokorra, idatzizkoa eta ahozkoa. Hala, lehen froga hizkuntza ezaugarriak oinarri izango dituen 80 galderako testa, eta ulermen ariketak izango ditu. Bigarrengoan bi idazlan egin beharko dira. Azken froga, ahozkoa izango da. 

 

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/7224/Examenes-para-la-obtencion-del-titulo-de-Aptitud-de-Conocimiento-de-Euskara-EGA-copia