Zubiarte Euskaltegi publikoak prest du heldu den ikasturterako helduen euskera ikastaroen eskaintza osoa. Izena ematea zabalik da ekainaren 14ra bitartean. Edozeinek eman dezake izena eskaintzen diren modu eta ordutegietan eta Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte, beren formazioaren parte, eskola ordutegitik kanpo eta dohainik.
Edonola ere, interesa dutenek Zubiarte Euskaltegi Publikoaren web orrian egin dezakete dagoeneko izen-ematea edo Euskaltegira bertaratuta (Uharteko Zubiarte kalea 13)
Ordutegi eta mailei dagokienez, Zubiarte Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA, ordutegi hauetan: 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 eta hurrengo modalitate hauetan:
- EGA ikastaro trinkoa. Abuztuaren 22an hasiko da EGA azterketa prestatzeko. Arratsaldez (17:00-20:00).
- Ikastaro intentsiboa: 4 egun astean, 10 ordu, astelehenetik ostegunera, goizez. Mailak B1 eta B2
- Ikastaro arruntak: 2 egun astean, 4 - 5 ordu astean, aukeran astelehen eta asteazkena edo astearte eta osteguna. Maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA
- Mintzamena B2: 2 egun astean, astearte eta ostegun goizean.
- Kanpoko ikastaroak: Zizur..., 2 egun astean, astelehen eta asteazken arratsaldean.
- Apymako taldeak: 3 egun astean, Ikastetxeetan. eguerdian. Gurasoentzat eta jende guztiarentzat.
- Autoikaskuntza: Astean egun 1 mintzamena lantzeko eta 4 orduko lan-konpromiso on-line. Maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA
- Irakurle taldea: hamabostean behin elkartu irakurritako liburuari buruz mintzatzeko. B2, C1 mailak.
Informazio gehiago eskatu daiteke 848 43 10 10 telefono zenbakira deituta edo euszubia@educacion.navarra.es posta elektronikoaren bitartez.
EGA azterketak egiteko 2.deialdia
Bestalde, abian da Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2.deialdia. Matrikula-epea 2019ko ekainaren 13tik uztailaren 3ra izanen dela jakinarazten da. Probak egiteko interesa dutenek izena eman dezakete Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan (Santo Domingo, 8. Iruñea), goizeko 08:30etik 14:30era.
Hautagai bakoitzak 26 euro ordaindu beharko ditu (13 euro lehen kategoriako familia ugariaren kasuan) azterketa-eskubideengatik. Matrikula doakoa izanen da bigarren kategoriako familia ugariko kideentzat.
Hiru proba dira: Atariko Proba, Proba Idatzia eta Ahozko Proba.
- Atariko Probak test erako 80 galdera izango ditu. Horren bidez, hizkuntza baliabideen ezagutza eta entzunaren eta irakurriaren ulermena ebaluatuko dira.
- Proba Idatziak bi ataza ditu: bi idazlan, bata 180 hitzekoa eta bestea 250 hitzekoa, gutxienez.
- Ahozko Probak bi ataza ditu: 5 minutuko testu baten azalpena, eta 10 minutuko solasaldia.
Hiru probak gainditu behar dira agiria lortzeko.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jo webgune hauetara: www.ega.navarra.es