angle-left C1 mailako Euskara Barnetegian izena emateko epea zabalik

Zabalik dago 2024ko abuztuan C1 mailako Euskara Barnetegian izena emateko epea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasleentzat

2024/05/06

Barnetegi erako prestakuntza hau jardunean dauden eta C1 prestatzeko eta egiaztatzeko asmotan euskara ikasten ari diren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasleei zuzenduta dago. Ikastaro honetan izena emateko ezinbestekoa da B2 titulua izatea.

 

Ezaugarriak:

    Antolatzailea: Euskara Atala
    Tokia: Lekarozko CIL egoitza
    Irakaskuntza epea: 2024ko abuztuaren 26tik 30era
    Irakasleen inskripzioa: 2024ko maiatzaren 6tik 31ra
    Izena emateko modua: Irakasleen Prestakuntza Plataforma. Info +
    Maila: C1
    Prezioa: doakoa

 

Izena ematea: Irakasleen Prestakuntza plataforma

 

Kontaktua: Maite Gorospe
Mezu elektronikoak: mgorospl@navarra.es
Telefonoa:8480426399