2027ko EGA azterketa egiteko epea zabalik abenduaren 10era arte - 2027ko EGA azterketa egiteko epea zabalik abenduaren 10era arte - Dpto
Deialdiak atalase-probak, proba idatziak eta ahozkoak izango ditu
2026/11/16
Nafarroako Gobernuak jakinarazten du 2027ko deialdi bakarreko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) abian dela. Matrikula-epea 2026ko azaroaren 16tik abenduaren 10era arte izanen da. Probak egiteko interesa dutenek bi modutara eman dezakete izena: modu telematikoan Erregistro Orokor Elektronikoan (www.navarra.es) edo aurrez aurre Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan (Santo Domingo, 8. Iruñea), goizeko 08:30etik 14:30era.
Deialdiaren oinarrietan jasota dagoen moduan (648/2026 Ebazpena, irailaren 24koa), matrikula tasak honakoak izanen dira: 26,20 euro (tasa arrunta), 13,10 euro (tasa murriztua) edo doakoa.
Hiru proba dira: Atariko Proba, Proba Idatzia eta Ahozko Proba.
- Atariko Probak test erako 80 galdera ditu. Horren bidez, hizkuntza baliabideen ezagutza eta entzunaren eta irakurriaren ulermena ebaluatuko dira.
- Proba Idatziak bi ataza ditu: bi idazlan, bata 180 hitzekoa eta bestea 250 hitzekoa, gutxienez.
- Ahozko Probak bi ataza ditu: 5 minutuko testu baten azalpena eta 10 minutuko solasaldia.
Hiru probak gainditu behar dira agiria lortzeko.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jo webgune hauetara: www.ega.navarra.es, www.navarra.es
Telefonoa: 848 426 593.