Nafarroako Zientziak Atzerriko Hizkuntzetan Ikasteko Azokan parte hartzeko epea ireki da - Nafarroako Zientziak Atzerriko Hizkuntzetan Ikasteko Azokan parte hartzeko epea ireki da - Dpto
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako zein Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako Nafarroako ikastetxeetako ikasleek har dezakete parte hitz egiteko gaitasuna sustatzea helburu duen azokan
2019/03/14
Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleak zein Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek parte hartuko Hezkuntza Departamentuak ‘Science Faire’, Zientziak Atzerriko Hizkuntzetan Ikasteko Azokan. Ikasleek, zientzia, matematika edota teknologiarekin lotutako proiektuak aurkeztuko dituzte ingelera, frantsesa edo alemanieraz eta hala hitz egiteko gaitasuna lantzearekin batera zientzia eta teknologiako gaitasunak bereganatzearekin batera. Izen-emateak datorren martxoaren 22 a bitartean egin daitezke eta Azoka Hezkuntza Departamentuan izanen da maiatzaren 15ean.
Bitartean, ikastetxe bakoitzak gehienez ere lau ikasleko taldeak osatutako bi proiektu aurkeztu ahal izango dituzte. Talde bakoitzak aurkezpen publikoa egingo du ondoren proiektua azaltzeko horretarako grafikoki lagundutako azalpenak erabiliz. Gainera, partehartzaileek epamahikideek eginiko galderei erarantzun beharko diete. Hala, ikasleek pentsamendu kritikoaren alderdi batzuk garatuko dituzte, hala nola, hipotesiak eratzea, argudioak osatzea, deduzitzea, induzitzea, kritikatzea, gertakariak eta iritziak bereiztea, eta jakina, somernezko galdera eta irtenbideak bilatzea aztertutako errealitaterako.
Ikasleek aurkeztuko dituzten aurkezpenak prestatzeko azokan parte hartzeko izena ematen duten ikastetxeek txosten bat jasoko dute proiektua nola hautatu eta nola hasi, gelan metodo zientifikoa nola landu, proiektua nola aurkeztu edota ahozko trebetasunak lantzeko eduki didaktikoekin.
Epaimahaia, zientzia eta hizkuntzen irakaskuntzan aditu diren kideek osatuko dute, eta esperientziaren zorrostasun zientifikoa, proiektuaren jatorria, jasangarritasuna, originalitatea eta sormen gaitasuna zein ikasleen ahozko gaitasuna izango dituzte kontuan proiektuen ebaluazioa egiterakoan. Sari ezberdinak emango dira epaimahaiak jarraitutako irizpideen arabera.