angle-left Zabalik da Zubiarte Euskaltegi Publikoko matrikulazio epea

Helduentzako euskara ikastaroetan izena emateko aukera ekainaren 16an amaituko da

2022/05/27

Hezkuntza Departamentuak 2022-2023 ikasturterako Uharteko Zubiarte Euskaltegi Publikoak helduek euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko epea eman du ezagutzera. Interesa duten pertsonek gaurtik, maiatzak 27, ekainaren 16a bitartean izango dute eskaera egiteko aukera. 

EUSKARA helburu! lemapean, euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskainiko ditu: A1, A2, B1, B2, C1 zein EGA eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaro bereziak, nahiz B2 mailan mintzamena lantzeko berariazko ikastaroa. Horiek guztiak, modu presentzialean, online zein autoikasketa moduan egin daitezke, goizez, arratsaldez zein gaueko txandetan. 

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte eskola ordutegitik kanpo eta dohainik Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Planaren parte baitira. 

Informazio osoa Euskaltegiaren web orrian. Izen-ematea on-line egingo da. Modu presentzialean egin nahi izanez gero, 848431010 telefonoa deitu behar da hitzordua eskatzeko edo euskaltegiko postara idatzi.