angle-left Azaroaren 13ra bitartean zabalik dago unibertsitateko eta derrigorrezko ikasketa ondoko ikasketa-beka eskari-epea

2017/10/13

Hezkuntza departamenduak jakinarazi du eskariak egiteko epea zabalik dagoela azaroaren 13ra arte, gaur bertan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den ebazpenak dioenez.

Laguntzak 4.334.104 euroko aurrekontua du eta ikasketa, garraioa, jangela, egoitza eta ezohiko laguntzetara bideratzen da. Aurtengo deialdiak, gainera, beka berri bat gehitu du ikasketak 2017/18 ikasturtean hasten dituzten ikasleentzat, espediente akademikoagatik. Beka hauek izaera osagarria dute, Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren bekekin alderatuz.

Eskabideak online egin ahalko dira. Horretarako eskatzen den identifikazio pina ez duenak, telematikoki eska dezake Ogasunean, hemen.

Behin eskaria behar bezala beteta eta prozedura telematikoarekin amaituta, beka eskaria gauzatuta geratuko da eta ez da beharrezkoa izango agiririk inprimatzerik edo fisikoki inon aurkezterik.

Hala ere, eta online eskabidea egiterik ez duenak, aukera badu eskabidea Erroldan aurkezteko, beharrezko agiri guztiekin.