angle-left Erdi mailako irakasle plazen %97,37 banatu dira modu telematikoan

Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kontserbatorioko plazen emate telematikoa egin da. Guztira 1.406 lanpostu banatu dira.

2018/08/28

Hezkuntza departametuak Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kontserbatoriko plaza hutsen %97,37 bete ditu era telematikoan, aurreko ikasturtean aurrez aurreko emate-ekitaldian baino %11 gehiago.

Bigarren Hezkuntzako 1.444 plaza eskaini dira eta horietatik 1.406 banatu dira modu telematikoan. 38 plaza geratu dira eman gabe eta abuztuaren 29an eta 31n eta irailaren 3an eta 5ean egingo diren ohiko eskaintza telematiko bidez eskainiko dira berriro.

Plaza bat eskatu duten pertsonen %58k bere lehenengo bi aukeren arteko bat lortu du; 647 lagunek euren lehenengo aukera lortu dute.

 

Bigarren ATP

Modu telematikoan egindako bigarren plaza-emate masiboa izan da oraingoa. Izan ere, ekainean Haur eta Lehen Hezkuntzako bakanteak banatu ziren modu berean. Orduan 1.540 plaza eskaini ziren eta prozesuak bikain funtzionatu zuen, aldi baterako irasleek aurrez aurre aurkeztu beharrik izan gabe plazak aukeratzera. Hori dela eta, Hezkuntza departamentuak, era horretako prozeduren abantailak ikusita, modu berean eman ditu Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kontserbatoriko aldi baterako plaza hutsak. Era telematikoan plazak emateko prozedura Giza Baliabideen Zerbitzuak eta Hezkuntza Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak koordinatuta garatu da; izan ere, Zerbitzu hori Departamentuan erabiltzen diren prozeduren modernizazioan lan ikaragarria egiten ari da, bereziki pertsonalaren kudeaketari eragiten dien arloetan.

 

Hezkuntza departamentuak ildo berean lanean jarraitzeko konpromiso irmoa dauka ATP telematikoa ezartzeko kontratazio eta plaza-emate guztietan, bai funtzionarioen bai aldi baterako irakasleen kasuan; horixe izan baitzen aurreko ikasturtearen hasieran Departamentutik iragarritako konpromisoa.

 

 https://appseducacion.navarra.es/atp/convocatoria/resolucion.xhtml?convid=127

 

 

Kontaktua: Hezkuntza Kabinetea