angle-left “Euskaraz solas eta jolas” tailerren txandak argitaratu dira

Urritik abendura bitarte Euskaraz solas eta jolas mintzapraktika tailerretan parte hartzeko deialdiaren behin-behineko emaitzak argitaratu ditugu.

2020/09/29

 

Urritik abendura bitarte Euskaraz solas eta jolas mintzapraktika tailerretan parte hartzeko deialdiaren behin-behineko emaitzak argitaratu ditugu.

 

Eskaintzak oso harrera ona izan du ikastetxeen artean, eta eskaera kopuruak aurreikuspen guztiak gainditu ditu: 239 ikastalderen eskaerak jaso ditugu. Zoritxarrez, soilik 52 onartu ahal izan ditugu, hezitzaile taldeak urritik abendura bitarte har zitzakeen guztiak.

 

Eskaera kopurua ikusirik, 2021eko urtarriletik aurrera txanda gehiago eskaintzeko asmoa du Euskara Atalak. Hurrengo deialdian lehentasuna izango dute udazkenekoan txandarik lortu ez duten ikastetxeek.

 

Euskara Atala

848 426699