angle-left Aldez aurreko matrikula izena eman duten 3 urtekoen behin behineko zerrendak kontsultagarri daude

Ikastetxean edo Educa plataformaren bitartez ikusi daitezke zerrendak

2018/02/15

Hezkuntza departamentuak gogorarazi du aurrematrikulazio prozesuan parte hartu duten 3 urteko haurren familiek ikusgai dituztela behin behineko zerrendak, bai lehenengo aukerako ikastetxeetan, bai Educa plataforman. Bigarren bide hori erabiltzeko, aldez aurretik, izen-emateko orrian osasun txartelaren zenbakia eta e-posta helbidea bete zutenek egin dezakete.

Departamentuak, era berean, gogoratu nahi du behin behineko zerrendak martxoaren 5era bitartean egongo direla kontsultagarri, lehenengo aukerako ikastetxeetan eta behin betiko zerrendak martxoaren 12an argitaratuko direla. 3 urteko ikasleen matrikulazioa, edo aukera hobetzeko eskaria aurkezteko epea, martxoaren 26tik 28ra izango da , 14:00ak arte. Gainerako ikasleek matrikula egin ahal izateko dute ekainaren 25etik 28ra bitartean, 14:00ak arte.