angle-left Barañain BHIko "Musika proiektua"ko Batxilergoko 1. mailako ikasleek "Merezi du" Fundazioaren on line galan parte hartuko dute

2021/04/26

Barañaingo BHIko ikasle horiek “Merezi du” fundazioaren 3. edizioan parte hartu dute. Pandemia dela eta, on line egin da Fundazioaren Youtube kanalean argitaratutako bideo baten bidez. Bideo horretan, hezkuntza- eta kultura-erakundeen ekarpenak jaso dira, baikortasuna eta poza transmititzeko une zail hauetan.

Barañain BHIk fundazio horrekin lankidetzan diharduen bigarren aldia da. Oraingoan, Los secretos taldearen Déjame (1980) kanta interpretatuz egin du bideo baten bidez. Hiru ahots mistotan kantatzen duten 29 neska-mutilek musika-tresna talde txiki bat izan dute lagun: ikastetxeko eta beste institutu bateko irakasleak, BHIko ikasle ohi bat eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko ikasle bat. Proiektuko ikasleak berak arduratu dira bideoa grabatzeaz eta editatzeaz ere.

Abesti hau BHIko Musika Sailak “Musika Proiektua” izenekoaren barruan antolatzen duen musikalaren parte da. Proiektu hori Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak bigarren urtez jarraian aintzatesten du. Barañaingo Auditorioan (ekainaren 11n) eta Burlatako Kultur Etxean (ekainaren 20an) eskainiko den ikuskizuna. Ikastetxearen, APYMAren eta bi herrietako udalen laguntza izango du, besteak beste.

 

Barañain BHIko bideoa

 

“Merezi du” fundazioaren galaren bideoa