angle-left Manuel Gonçalves Granadarekin topaketa Maiatzeko Plazako Amonen idazkaria, bere nortasunean itzulitako biloba

2025/11/28

Manuel Gonçalves Granada 1976an jaiotako argentinarra da. Iruñera etorri zen Nafarroako Gobernuak eta AECIDek antolatutako “Egiaren Batzordeak, gatazka osteko gizarteak eta ez errepikatzeko bermea” jardunaldietan parte hartzera. Egun batzuk lehenago, azaroaren 13an, Nafarroako Memoriaren Institutuaren eskutik, gure ikastetxera etorii zen bere esperientzia Batxilergoko 2. mailako gure ikasleekin partekatzeko.

Familiatik 5 hilabeterekin erauzi zuten, Argentinako diktadurak gurasoak hil ondoren. Nortasuna kendu zioten, eta adopzioan eman zioten Novoatar familiari, irregulartasunez betetako prozedura batean. Claudio Novoa bezala bizi izan zen 19 urte bete arte, bere benetako nortasunaren berri izan zuen arte. Haren historiak ez zituen inor, irakasleak eta ikasleak axolagabe utzi, eta elkarrizketa arina eta oso hurbila sortu zuen lortutako 140 kasuetatik 57. itzulitako haurra bihurtu zenarekin. Orain, Gonçalvesek lan egiten du beste seme-alaba batzuek bere nortasuna itzultzea lor dezaten.