angle-left Nafarroako irakasle ugari Zaragozako Erasmus+ KA122-SCH hasierako jardunaldietan, urriaren 6an eta 7an

2022/10/10

2022ko urriaren 6an eta 7an, Zaragozako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Erasmus+ KA122-SCH iraupen laburreko egiaztatu gabeko proiektuen hasierako jardunaldiak egin dira.

SEPIEk, Erasmus+ programarako Espainiako Agentzia Nazionalak, onartutako proiektuak dituzten herrialde osoko irakasleek hartu dute parte. Beren proiektuak arrakastaz abian jartzeko jarraibideak eta informazio praktikoa eman zaizkie, eta beste autonomia erkidego batzuetako lankideekin lan taldeak osatu eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute.

Nafarroako Foru Komunitatean irakasle hauek izan dira:

-María Díaz de Cerio eta Karen Carranza, Tafallako Pías Eskoletakoak.

-Mendabiako Joaquín Romera DBHIko Gema Ezpeleta eta Rebeca Olloqui

-Iruñeko Basoko BHIko Ana Ojer

-Iruñeko Inés Cortés de La Compasión Escolapios (Argiloa Jáuregui lagunak streaming bidez hartu zuen parte)

-Leonardo Ripa, Atarrabiako Pedro Atarrabia DBHIkoa

-José Fernández del Colegio Irabia-Izaga, Iruña

-Burlatako Hilarión Eslava HLHIPko Arantzazu García

-Iruñeko Jaso Ikastolako Unai Arellano

-Maite Ulacia, Larraintzarko DBHIkoa

Informazio guztia eskuratzeko (programa, jardunaldien aurkezpenak eta bideoa, irudiak...), esteka honetan sartu behar da

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975