angle-left Andrea Pérez Iturralde

“Terapia génica neonatal de enfermedades hepáticas raras utilizando virus adenoasociados”

2019/01/31

Aste honetako ikertzaileak, Andrea Perez doktorea, zientzia fikziozko telesailek ikerketarako nahia eta zientziari buruzko interesa piztu zutela onartzen du eta aitortzen du, haurtzaroan, normala zela “flaskoekin esperimentatzen, kolore ezberdineko likidoekin jolasten” ikustea laborategiaren mundua guztiz erakartzen baitzion.

 

Andreak, bere eskola garaian, arreta Biologian eta Genetikan jarri zuen eta horren ondorioz, Biokimika ikastea erabaki zuen. Momentu horretan baieztatu zuen haren ikertzaile nahia.

 

Gaur egun, Nafarroako Unibertsitatean garatutako doktorego-tesiarekin, Andreak aldaera genetikoek eragindako gaixotasun arraro batzuetara zuzendutako terapiak hobetzea nahi du. Berak dioen bezala, “ikerketa-talde honetan halabeharrez sartu nintzen, haiekin Graduan egon zenez taldera gehitzea eskaini zioten”. Ikertzaile honentzat, gaixotasun arraroen inguruko ikerketak oso sustagarriak dira eta era berean gogorarazten du “inbertsioa handiagoa behar dela”.

 

Andreari gustatuko litzaioke bere tesiaren inpaktuak aldaera genetikoak eragindako gaixotasun arraro bat baino gehiagori aplikatzeko moduko ondorioak izatea, eta haietako baten bat “konpondu” ahal izatearekin amesten du.

 

Bere perspektiba profesionalaren inguruan galdetzerakoan, Andreak baieztatzen du, bere tesia amaitzerakoan, gaixotasun arraroen inguruko ikerketetan lanean jarraitu nahiko lukeela, aldaera genetikoek soilik ez sortutako gaixotasun arraroei ere arreta eskainiz.

 

Zalantzarik gabe, “gaixotasun arraroak” erronka bat dira gaur egungo gizartearentzat, baina batez ere, hezkuntza arloan; Nafarroako Unibertsitate ezberdinek egindako ikerketek erakusten duten bezala.

 

 

Andrea ezagutu nahi?

 

https://www.youtube.com/watch?v=AmEMLZuro9I&feature=youtu.be