angle-left Antonia Aretio Romero

“Factores que ayudan a las mujeres a superar una relación de pareja heterosexual violenta”

2018/11/30

 

Doktorea da Aretio anderea dagoeneko eta aurrez, 30 urte eman ditu genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeekin harremanetan, osasun zerbitzuko lehen artatzetan. Hasi zenean “ezer gutxi genekien, protokolorik ez zegoen eta jabetuta geunden ez-ezagutza handia zegoela” dio Antoniak.

 

Hutsune horrek bultzatu zuen Antonia ikerketa egitera “indarkeria jasan duten emakumeak euren egoera bortitzaz jabetzen laguntzeko zer egin daiteken aztertzeko, harreman bortitzekin amaitzeko eta bizitako mina ahalik eta azkarren gainditu ahal izateko.”

 

Antoniak berez Gizarte Lana ikasketak egin zituen, gero Soziologia ikasketak ere burutu zituen eta orduan, doktoretza egin zuenean, tesiaren gaia oso garbi zuen.

 

Bere tesiak harreman bortitzekin amaitzeko lagungarri izan diren elementuak aztertu nahi ditu, zehazki, zein faktorek lagundu dioten biktimari aurrera egiten modu hobe batez. Babes pertsonalak, familia artekoak, gizartean edo profestionalak, hain zuen ere, dira Aretio Doktoreak ikertu dituenak “seme-alabak, lagunak, bizilagunak, lankideak, gizalte lagileak, sosasungintzako langileak, etab”.

 

Hori guztia aztertzeko Antoniak erabilitako ikerketa metodoa elkarrizketarena izan da. Zehazki euren harreman bortitzekin amaitzerik izan duten 50 emakumeri egin zien elkarrizketa. Egoera gainditu eta kronologikoki aztertu zituen elementuak: indarkeria biktima direla jabetzen diren utenitik, harremana mozteraino egindako bidea eta gaindituta eduki arte.

 

Bere ikerketak antzeman dituen afera garrantzitsuen artean Antoniak nabarmentzen du bi direla emakumeek harreman bortitzekin amaitzeko topatzen dituzten bideak. Bide planifikatua da bat “prozedura honetan babes profesionala eta familiarra daukate”. Konponbide honek berme gehien eskaintzen ditu salaketa jartzeko orduan, horrela erabakiz gero. Eta beste bidea “presazkoa” da. Orokorrean eraso larri baten ostean emakumeak salaketa jartzera ausartzen direnean eta azkenik “epaitegietan amaitzen dute, oraindik ere egoeraz jabetu gabe, ezer prestatu gabe eta askotan atzera egin, damutu eta erasotzaileekin elkarbizitza egitera itzultzen dira”.

 

Antoniak horregatik Erakunde Publikoek eta gizartetik orokorrean egoera horretan diren emakumeei bizipen botitz horiei aurre egiten modu eraginkorrean aurregiten lagundu behar zaie.

 

Aretiok gogorarazi nahi izan du harreman mota hau bukatutakoan ere  “lan asko gelditzen da egiteko” eta emakumeek babesa behar dute etxekoek zein profesionalek eskainita.

 

Bere tesiak eragina izan du dagoeneko. Errioxako Gobernuak enkargua egin zion Aretio Doktoreari. Tesia ezagututa genero indarkeriaren interbentziorako hildoa eskatu zion eta egun Errioxako Osasun Planaren baitan indarrean dago. Antonia lehen artatze eta artatze berezituan lan egiten duten profesionalen trebakuntzan diardu ordutik. Protokoloen hobkuntzan ez ezik, ondorengo banakako zein taldekako interbentzioan, taldelanean, erakundeen arteko koordinazioan eta Osasun Ministerioaren beraren zereginetan ere ekarpenak proposatzen ari da Aretio.

 

Zorionak, Antonia. Ikerketen garapenera bideratzen diren inbertsioek gizarteari ekartzen dizkion onurak, zure lanarekin bereziki, argi eta garbi ikusten da.

 

 

Antonia eta bere lana ezagutzeko:

https://www.youtube.com/watch?v=IS9aL9bSuHo&feature=youtu.be