angle-left Hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzen deialdia onartu da

Hezkuntza Departamentuak 185.000 euroko gehienezko gastua baimendu du beketarako

2020/11/16

Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du 2020-2021 ikasturterako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako Hezkuntza Bereziko beken eta laguntzen deialdia. Eskaerak egiteko epea azaroaren 17tik abenduaren 17ra arte egongo da irekita. Eskaerak www.navarra.es web orriko eskaera ereduaren arabera aurkeztu behar dira.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gehienez ere 185.000 euroko gastua baimendu du hezkuntza bereziko beketarako eta berariazko beharrak dituzten ikasleentzako laguntzetarako. Horietatik 170.000 euro Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako etapetarako dira eta 15.000 euro Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko laguntzetarako.

Hezkuntza Bereziko beken xedea da behar duten eskatzaileei laguntzea Hezkuntza Bereziko Zentroetan, Hezkuntza Bereziko Ikastetxeen Ordezko Geletan (AA), Trantsizio Unitateetan (UT/TEA), Curriculum Bereziko Unitate Berezietan (UCE) eta Lanbide Heziketako Ziklo Berezietan (EMHZ) egindako ikasketengatik sortutako gastua ordaintzen.

Jantokiko, garraioko eta egoitzako gastuak ordaintzeko eskatzen ahalko dira beka hauek. Zehazki, gehienez ere 300 euro emango dira jantokiko gastuengatik (Landa Eremuko Hezkuntza Bereziko Ikastetxeen Ordezko Gelen unitateen kasuan) eta Trantsizio/EANen (UT/TEA). Garraiorako, 2.500 euro artekoa izanen da, eta 1.800 euro artekoa egoitzako, etxetik ikastetxerako distantzia 30 km-tik gorakoa denean.

Berariazko beharrak dituzten ikasleak

Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleen kasuan, hau da, ezgaitasun psikiko, fisiko, sentsorial edo motorrari lotutako hezkuntza-premia berezietarako laguntzak; portaera-nahaste larriak, adimen-gaitasun handiak, logopedaren arreta behar duen hizkuntza-nahaste berariazkoa edo atzerapen larria; arreta faltak eta hiperaktibitateak eragindako nahasteak eta zailtasun espezifikoak.

Kasu horietan, laguntzak 1.300 euroraino emanen dira hezkuntza beharrei laguntzeko; 700 euro gaitasun handiei laguntzeko; 500 euro bitarte garraio bakoitzeko. Ezgaitasuna duten unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasleen kasuan, 1.500 euro arteko laguntza eta 500 euro arteko garraioa.

2020-2021 ikasturterako beka edo laguntza eskaerak on-line eskabide eredua betez egingo dira. Eredu horretara sartzeko honako kredentzial hauek erabiliko dira: Nafarroako Zerga Ogasuneko NAN+PINa, erabiltzailearen ziurtagiria (ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa) edo Cl@ve sistema.

Onuradunen betebeharrak eta bete beharreko baldintzak NAOren urriaren 19ko 432/2020 Ebazpenean daude ikusgai.