angle-left Purple Music-Musika Morea 'jaialdiaren bigarren edizioa hasiko da Goi Mailako Kontserbatorioan

2023/03/06

Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioak (CSMN) aste osoko jarduerak eskainiko ditu martxoaren 8an ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Egunarekin lotuta. Martxoaren 6tik 10era, Purple Music-Musika Morea Musika eta Genero Jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da. Bertan, errezitaldiak, hitzaldiak, erakusketak, solasaldiak, kontzertuak, mahai-inguruak eta jam session-ak eskainiko dira. Bere helburuak dira emakumea musikagintzan ikusaraztea eta bere presentzia aldarrikatzea arlo profesional eta laboral guztietan. Jarduera guztiak Mendebaldean dagoen Iruñeko Musika Hiriko instalazioetan egingo dira, doakoak eta publikoari irekiak.

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasleak, ikastetxeko ikasleekin (egungoak edo ohiak) eta erreferentziazko artista gonbidatuekin lankidetzan, berriz ere bioletaz jantzi dira Purple Music-Musika Morea Musika eta Genero Jaialdiaren bigarren edizio honetarako. Jaialdia martxoaren 6tik 10era bitartean antolatu da CSMNn, eta, batez ere, emakumeek musikaren arloan dituzten berdintasun-eskubideak aldarrikatzen ditu. Eremu horretan sartzen dira praktika eta ikasketa musikaleko arlo guztiak (konposizioa, interpretazioa, ikerketa, irakaskuntza, ekoizpena, kudeaketa, etab.). Ildo horretan, jaialdiak eta hura antolatzen duten hogei irakaslek (Konposizioa, Jazz eta Klasiko Interpretazioa, Musikologia eta Pedagogia espezialitatekoak) aktibismoaren aldeko apustua egiten dute musikatik abiatuta, eta erantzukizun eta konpromiso gisa hartzen dute emakumeek musikara iristeko paradigma aldatzeko borrokaz eta sentsibilizazioaz arduratzea eta generoagatiko beste edozein diskriminazio mota baztertzea.

 

Purple Music-Musika Morea Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora hurbildu nahi duten guztientzat zabalik dago. Edizio honek musika eta generoaren inguruko jardueren panorama zabala eskaintzen du 5 egun bizitan: Jam session, emakume konpositoreei eskainitako kontzertuak (klasikoak eta folkekoak), eta, nagusiki, ikasle interpreteek interpretatuko dituzte (pianoa, kontrabaxua, biolina, biolontxeloa, perkusioa, akordeoia, saxofoia, txistua, harpa, klarinetea, bateria, etab.); emakume kontrabaxu-jotzaileen laukote baten eraketa aldarrikatzailea abiaraztea; emakume konpositoreen obren estreinaldiak; ia ahaztuta dauden konpositore historikoen lanekin komentatutako kontzertuak; kontzertu didaktikoak; musikan erreferente diren emakumeen omenaldiak, hala nola Alicia de Larrocha nazioarteko pianista (haren jaiotzaren mendeurrena), Mari Paz de Ciganda txistularia (Euskal Herriko Txistularien Elkarteko lehen presidentea). Azken kasu honetan, Belen Otxotorena aktore, narratzaile eta idazlearen emanaldi berezia nabarmendu behar da. Nafarroako eremu artistikoan erreferentea den emakumea da, bai musikan, bai antzerkian, eta M8an hitzaldi-topaketa bat egingo du.

 

 

 

 

 

‘Purple music-Musika Morea’

EGITARAUA

 

MARTXOAREN 6, ASTELEHENA

GUELBENZU

10:00h. Erakusketaren inaugurazioa: Emakumeak musikan.

Antolatzailea: Musikologia Gela (Carolina Queipo)

Parte-hartzaileak: musikologiako ikasleak

 

 

10:30h. Purple/Morea Musika eta Generoko Ikasleen Batzordea

 

 

REMACHA ARETOA

 

12:00h. Hitzaldia, Kontzertua eta Estreinaldia: Kontrabaxua eta emakumea. Antolatzailea: Kontrabaxu Aula (Enara Susano).

 

Parte hartzaileak:

  • Clara Pertierra (kontrabaxu-jotzailea eta musikologoa)
  • Henar Peix (kontrabaxua) eta Michel Reynoso (CSMNko irakasle pianista laguntzailea). Konpositorea: Olga Magidenko
  • Maittena Kuartet, Enara Susano, Noelia Grau, Paloma Torrado eta Uxue Sansiñenak osatutako Emakume Kontrabaxu Laukotea

 

 

GUELBENZU

18:30h. Hitzaldia: Inpostorak: gure ibilbide musikalean (baita ere) laguntzen gaituen maskara. Antolatzailea: Saxofoi aula(Nahikari Oloriz)

Parte-hartzailea: Helena Otero (saxofolaria)

 

INTERMEZZO

19:30h. Jam Session,Purple Jazz”

Antolatzailea: Combo Jazz Gela (Iván San Miguel)

Parte hartzaileak: jazz ikasleak, emakumeak jazzean

 

 

 

MARTXOAREN 7A, ASTEARTEA

 

INTERMEZZO

12:00h. Concierto-desconcierto” Kontzertu interaktiboa

Antolatzailea: Pedagogia aula (Iñaki Hurtado), Folk eta Inprobisazio Tailerra (Juan Cazcarra)

Parte-hartzaileak: Pedagogiako ikasleak (Lucía Basurto, Ángel Lasheras, Nuria García, Irati Martínez), inprobisazioa eta folk tailerra.

 

 

 

MEDIATEKA

16:00h. CSMNko Ikasleen Elkartearen musika eta generoari buruzko mahai-ingurua.

 

REMACHA ARETOA

18:00h. Kontzertu-hitzaldia, “Pianorako musikagileak”

Antolatzaileak: Piano aula (Rinaldo Zhok) eta musikologia aula (Sandra Myers)

Parte-hartzaileak:: Rinaldo Zhok (piano), Sandra Myers (piano), Markel Ariztimuño (flauta, alumno de musicología).

 

 

GUELBENZU

19:00h. Kontzertua. María Paz de Cigandari omenaldia, Euskal Herriko txistularien Nafarroako elkartearen lehen lehendakaria. “Herri Musika eta dantzaren sustapenean. Dantzarako gune bat.”

Antolatzailea: Txistu aula (Garaine Jorajuria) eta Pedagogia aula (Laly Gorbe).

Parte hartzaileak: Purp Fision Taldea: Ane Telletxea, Yaiza González, Leire Retegi eta Uxue Ardanaz (txistua), Ainhoa Quintana (akordeoia), Itziar Irisarri (gitarra), Lucia Arias eta Inés Carlos (perkusioa).

 

Nazioarteko Ena

 

 

MARXOAREN 8A, ASTEAZKENA

 

CSMNko SARRERA

10:30h. AURRESKUA. Emakumearen nazioarteko eguna.

Antolatzaileak: Txistu eta ganbera musika aulak (Garaine Jorajuria)

Parte harzaileak:: Garaine Jorajuría, Ane Telletxea, Yaiza González y Uxue Ardanaz (txistu), Ainhoa Quintana (akordeoia), Itziar Irisarri (kiitarra), Lucia Arias eta Inés Carlos (perkusiia), Maider Zubizarreta eta Ainara Franchez (dantzariak).

 

“Mujeres en la Música” ren MANIFESTUaren irakurketa

 

REMACHA ARETOA

11:00h. “Las joyas de la corona”. Concierto de cámara comentado, con obras de compositoras británicas.

 

 

Antolatzaileak: Ganbera musika aula (Francesca Croccolino), Saxofoi aula (N. Oloriz) eta Musikologia aula (C. Queipo, S. Myers).

Parte-hartzaileak: Asier Capón eta Ainhoa Quintana (akordeoia), Elena Sánchez eta Alba Pérez (pianoa); Fermín Galdeano eta Mario Bermejo (oboea); María Khachatryan eta Matxalen Ercilla (biolontxeloa); Ainara Franchez eta Beñat Aizpiolea (biolina); Argi Eizaguirre (biola); Carlota Veloso eta Cecilia Hernández (flauta); Rubén Gómez eta Jorge Ortiz (oboea); Oihan Espina eta Maitane García de Cortázar (klarinetea); Helene Erdocia eta Martín Olmedo (fagota). Rebeca Sola (saxofoia). Beñat Aizpiolea, Isabel Gracia, Markel Ariztimuño (musikologia). Michel Reynoso (CSMNko irakasle pianista laguntzailea).

 

 

12:00h. Keynote Speaker: Belén Otxotorena Antzezlea, narratzailea, idazlea eta hezkuntza, antzerki eta musika proiektuen sortzailea)

Hitzaldia: “Teatro y Música, ¡qué buena pareja!”

13:00h. Musika eta generoari buruzko hitzaldiak eta ikerketa-errezitaldiak.

Antolatzailea: Musikologia aula(Carolina Queipo)

Parte-hartzaileak: Inge Conde (CSMNko konpositore egresatua): “Konposizio-enkarguak”, Isabel Gracia (musikologia), Izaro Txaparti (pianoa): “Bizitza iragankor baterako etenaldiko musika: Lilly Boulanger”

 

 

 

 

 

MEDIATEKA

16:00h. CSMNko Ikasleen Elkartearen musika eta generoari buruzko mahai-ingurua irakasleekin

 

REMACHA ARETOA

18:00h. Kontzertu-iruzkina: Purple-cussion.

Antolatzailea: Perkusio aula (Andreu Rico)

Parte-hartzaileak: Inés Carlos, Lucía Arias eta José Ángel Ciria (kamera eta perkusio ikasleak), Michel Reynoso (CSMNko irakasle pianista laguntzailea) eta Íñigo Morentin (musikologia)

 

 

 

20:00h. MANIFESTAZIOA

 

MARTXOAREN 9A, OSTEGUNA

 

ORKESTRA

12h. Olerkia kontzertuan ‘Miradnos’

 

 

Antolatzaileak: Akordeoi, jazz eta ganbera musika aulak (Nekane Iturrioz eta Javier López Jaso)

Parte-hartzaileak: Izarbe Loras (akordeoia), Adrián Martínez (akordeoia), Sara Cuenca (flauta), Erika Takada (gitarra), Ane Bastida (biolina), José García (gitarra elektrikoa), Jokin Barriola (baxua), Iván Pérez (bateria)

 

 

 

GUELBENZU

17:30h. Musika eta generoaren inguruko ikerketa-hitzaldiak. Antolatzailea: Musikologia aula (C. Queipo).

Parte-hartzaileak: CSMNko musikologo egresatuak

- María Echegoyen, Emiliana Zubeldia nafar piano-konpositorea (1888-1987): bere lehen urteak prentsaren bidez

- Idoia Olaizola, La mujer vasco-navarra y la música en la Argentina de principio del siglo XX: Caras y Caretas.

 

 

 

GUELBENZU (MUGIMENDUAN)

19:00h. Kontzertu iruzkina. “Emakume bizi bat harri mutu bihurtzen dut”

Antolatzailea: Musikologia aula (Clara Rico)

Parte-hartzaileak: ArgiLoa talde bokala. Isabel Señas (sopranoa), Malen Gironés (Altua), Fernando Tamayo eta Pedro Latasa (musikologoa, tenoreak), Antonio Ustés (baxua). Eta musikologiako ikasleak: Iñigo Morentin (organoa), Markel Ariztimuño (flauta), Isabel Gracia (biolina), Pablo Lafuente (biolontxeloa)

 

 

MARTXOAREN 10A, OSTIRALA

GUELBENZU

16:00h. Konrzertu-iruzkina, ”Lola Higuerasi omenaldia, berrogeiko hamarkadako Espainiako harpa jotzaileari.

Antolatzailea: Arpa aula (Alicia Griffiths)

Parte-hartzaileak: Lola Higueras, Laura Celaya (musikologoa), Alicia Griffiths (harpa) eta Lucía Mena (harpa)

 

 

 

REMACHA ARETOA

18:30h. Kontzertu-iruzkina: “Alicia de Larrochari omenaldia”

Antolatzailea: Piano aula(María Zisi).

Parte-hartzaileak: María Zisi, (pianoa), Íñigo Hernández (CSMNko musikologo graduatua).

 

 

______

 

PERIFÉRICAS PURPLE/MOREA: MASTERCLASSAK MARTXOAN

Elisa López (klarinetea), Carolina Uriz (biola), Paloma Torrado (kontrabaxua), Sarah Roper (oboea), Anja Nedremo, Nele Tiebout (saxofoia), Alessandra Gentile (ganbera musika).

LIBURUTEGIA PURPLE-MOREA WEEK

Musikaren arloko emakumeei buruzko liburuak eta Alicia de Larrochari omenaldia

Antolatzaileak: Musikaren Hiriko Liburutegia (Arantxa Etxeberria) eta musikologia aula (C. Queipo eta musikologiako 3. mailako ikaslegoa)