Donostiako udalaren txistulari taldea eta ngmk-ko txistu ikasleen kontzertuaren XVII. edizioa - Donostiako udalaren txistulari taldea eta ngmk-ko txistu ikasleen kontzertuaren XVII. edizioa - Dpto
2023/04/17
Programa Lizarrako Hilario Olazaran kaputxinoari (1894-1973) eskainia dago. Aita Hilario, musikari eta txistularia, txisturako hainbat lanen eta hura ikasteko metodoen egilea, bere heriotzaren 50. urteurrenean kontzertu honetan presente egongo da.
HITZARMENA
Bi erakunde hauen arteko hitzarmenari esker, Donostiako Udalaren Txistulari Taldea eta Goi Mailako Musika kontserbatorioko txistu ikasleen Kontzertuaren XVII. Edizioa izango da.
Lekua, Musikaren Hiriko Remacha entzutegian, apirilaren 20an, arratsaldeko 19etan.
Sarrera doakoa izango da.
Hitzarmenaren helburuetariko bat txistu ikasleak musikari profesionalen iharduetara hurbiltzea da. Helburu hau nolabait bete dugula esan dezakegu, ikasleek talde honek antolatutako zenbait kontzertutan parte hartzen baitute.
TXISTU TALDEA
Donostiako Udalaren txistu taldea ospe haundiko taldea da eta azken urteetan txistuaren inguruan eman diren zenbait berrikuntzen adierazlerik hoberenetariko bat.
Gaur egungo taldea- José Ignacio Ansorena Miner, Jagoba Astiazaran Korta, Jon Ansorena Mujika, Juantxo Vega Aginaga, Gorka Catediano, Javi Lera, Ion Irazoki, Aitor Arozena, Julio García, eta Aitor Gaston- ez da bere aurrekoak baino gutxiago; aitzitik, urrunago jo du, urrunago jotzerik bada. Goitik behera ezagutzen dute errepertorio herrikoia eta ganbera musika jotzen dute bakarka edo beste talde ahozko edo instrumental batzuekin. Errepertorio aberatsa, askotarikoa eta kalitate handikoa du.
PROGRAMA
Programa Lizarrako Hilario Olazaran kaputxinoari (1894-1973) eskainia dago. Aita Hilario, musikari eta txistularia, txisturako hainbat lanen eta hura ikasteko metodoen egilea, bere heriotzaren 50. urteurrenean kontzertu honetan presente egongo da.
ESKU PROGRAMA :
HAINBAT DANTZA DOINU ...AITA HILARIO (1894-1973)
ARGI-ULTZAMA-ERREXA-GORA
ALOS…………..Ignazio ansorena miranda* (1923-2015)
lesaka………………………..………..…urtzi iraizoz (1983-)
eguberria…………..….alejandro olazaran, Aita hilario*
harkaitzetan……alejandro olazaran, aita hilario*
edurne (suitea)….alejandro olazaran, aita hilario*
Bakarrekoak: inar lezaun, yaiza gonález eta uxue ardanaz
txoriak……….…….alejandro olazaran, aita hilario*
urretxindorra-zozoa-txantxangorria-kukua
*egokitzapena: jose ignazio ansorena
PARTAIDEAK
donostiako udalaren txistulari taldea:
zuzendari eta txistu 1º:
Jose Ignazio Ansorena Miner
2 txistua: Jagoba Astiazaran Korta
Silbotea: Jon Ansorena Mujika
Perkusioa: Gorka Catediano Andrade
Marimba: Javi Lera Santamaría
Tekladoa: Ion Irazoki Zubieta
Baxu Elektrikoa: Aitor Arozena Muxika.
Tronpeta 1: Julio García Alonso
Tronpeta 2: Aitor Gaston Garmendia
nafarroako goi mailako ikasleak:
inar lezaun, uxue ardanaz, ane telletxea, yaiza gonzález.
HISTORIA
Donostiako txistulari tradizioa, seguruenez, Euskal Herriko garrantzitsuena da. Juan Ignacio de Iztueta folkloristaren testigantzari esker, badakigu Donostiakoak kalitate handiko txistulariak izan direla XIX. mendeaz geroztik behinik behin. Eta, horien artean, udalaren txistulariak besteentzako eredu izan dira: Eusebio Basurko, Isidro Ansorena, Javier Hernández Arsuaga, Jose Ignazio Ansorena.
Ez da harritzekoa, kontuan izanda bandako kideek gogotik landu dituztela instrumentuaren alderdi desberdin asko, tradizionalak batzuk eta berri-berriak besteak. Errepertorio herrikoia ondo baino hobeto ezagutzen dute eta ganbera musika ere jotzen dute, bakarka nahiz beste ahots zein instrumentu talde batzuekin batera. Errepertorio aberatsa, askotarikoa eta kalitate handikoa dute.
GRABAZIOAK
Udalaren Txistulari Taldeak disko batzuk argitaratu ditu historian zehar. Hirurogeiko hamarkadan (Isidro Ansorenaren zuzendaritzapean eta Columbia etxearekin) grabatu zituenak instrumentu horrekin egindako musika adierazpenik onentzat jo izan dira hamarkadetan zehar. Gero, 1981ean, taldeak, Jose Ignacio Ansorenaren zuzendaritzapean eta Jose Antonio Altuna, Olegario Izagirre eta Agustín Laskurainekin batera, dantza eta herri doinu bilduma bat grabatu zuen, Madrilen.
Formazio horrek berak beste hiru disko grabatu zituen 1983 eta 1984an, IZ etxearekin, Gipuzkoako dantzei eskainiak: Gipuzkoako dantzak I, II eta III. 2003. urtean, Euskal Dantzarien Biltzarrak hala eskatuta, Gipuzkoako dantzen oinarrizko errepertorioa grabatu zuen, bertsio tadizionalean eta herri usadioaren arabera egokitua: Gipuzkoako Dantzak (ELKAR). Beste batzuen grabazioetan ere maiz parte hartu izan dute.
Gaur egungo zuzendariak, José Ignacio Ansorenak, lan batzuk argitaratu ditu, baita ere, bakarlari gisa: Ansorenatarren Danbolina, Txistu Hotsak, Le Basque, Haize Hegoa, Gipuzkoako Soinu Zaharrak eta, 2002. urtean, Txistu eta Orkestra Sinfonikorako Kontzertua, Tomás Aragüesena, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera.
KOLABORAZIOAK
Bestalde, Udalaren Bandako kideak beste zenbait talderekin ere aritu dira diskoak grabatzeko lanetan (Txistu Talde Esperimentala, folk taldeak, e.a.)
Taldeak Donostiako Musika Hamabostaldian, Errenteriako Musikasten, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Euskal Herriko beste leku askotan jotzeaz gain, atzerrian ere eskaini ditu kontzertuak: Renon (EEBB), MÜnster-en (Alemania), Alpbach-en (Austria).
Euskadiko Orkestra, Kontserbatorioko Orkestra, Donostiako Udalaren Musika Banda eta beste askorekin batera aritu da hainbat kontzertutan.