angle-left Asier Marzo Pérez

“Holographic Acoustic Elements for Manipulation of Levitated Particles: Applications to Human-Computer Interaction”

2019/01/24

Marzo Doktorearen lanak argi uzten du ikerlariek munduari egiten dioten ekarpen zientifikoa. Begi-bistakoa da bere emaitza, edo hobe esanda belarriekin antzeman daiteken soinuaren emaitza. Lebitazioa da Asierren gaia, ez ordea izpiritualki ala modu mistikoan lantzen dena, baizik eta mezu emaile akustikoek ekoizten dutena. Bisualki ikusgarria da oso, are gehiago ikerlari honek jartzen dion pasioa eta azalpena gehituta. Asier bera da interesa sortu eta gizarteari Zientzia helarazteko tresnarik onena. Halaxe erakutsi du gainera hedabideetan, nazionalak zein atzerrikoak, azaldu denean. BBC katean esaterako.

 

 

Umea zelarik jabetu zen zientziarako zuen jakin-minaz “etxeko gailuekin jolasean ibiltzea nuen gustuko. Aparatuak ireki, funtzionamendua ikusi eta elektronikoak ote ziren ikusten nuen” dio Asierrek berak.

 

 

Asierren Tesia diziplina askotarikoa da argi eta garbi. Ezagutza esparru anitzak erabiltzen ditu: fisika, mekanika, informatika edota matematikak. Egungo teknologia, berak dioen moduan, objektu birtualak mugiarazteko aukera eman du. Aurretik objektu errealekin egiten zen moduan.

 

Asierrek nabarmentzen duenez “NASA 60.hamarkadatik gai da objektuak harrapatzeko, baina bi soinu-sorta kontran behar zituen, eta horretarako partikula inguratu behar zuten”. Asierren ekarpen zientifiko nagusia  horretan datza “partikula harrapatu, edozein posiziotan jarri eta soinu emisore bakar batetik”.

 

NUPeko irakasle-ikerlaria da Asier Mazo gaur egun, Softwarearen Ingeniaritza eta Multimedia ikasgaietan hain zuzen ere. Ikerketarako bi ildo ditu: lebitatzen duten partikulen erabilpena objektuak osatzeko (esaterako 3D Kubo Interaktiboak) eta beste bat ultrasoinuen erabilpenarekin zerikusia duena. Bigarren honetan eskuari itzulera ukigarria eman nahi dio, adibidez, errealitate birtualean ari garenean objektuak ukitzen ditugunaren sentsazio erreala edukitzeko.

 

Zientziarako egin duen aurkikuntzaren aplikazioa eremu askotara zabaldu daiteke ordea. Medizina arloan esaterako, esanguratsua da oso egiten ahal duen eragina. Auskalo, egunen batean zauririk gabeko kirurgia operazioak eginen dira Asier Marzoren aurkikuntzei esker. Zorionak Asier.

 

Asier ezagutzeko https://youtu.be/c07DVNPAGhY