angle-left 2024 / 2025 ikasturterako 3.490 pertsona kontratatzeko baimena eman da, 172,75 milioi euroko zenbatekoarekin

Irakasleen kidegoetako aldi baterako langileei lanpostuak esleitzea abuztuaren bigarren hamabostaldirako aurreikusi da, kontserbatorioetan izan ezik

2024/07/03

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du irakasle, hezkuntza-laguntzako espezialista eta fisioterapeuta eta zeinu-hizkuntzako interprete ugari kontratatzeko, 2024 / 2025 ikasturte osorako beharrezkoak direnak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Hezkuntza Berezian, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, hizkuntza-eskola ofizialetan, arte-eskoletan, dantza-eskola espezifikoan eta LHko ikastetxe integratuetan, bai eta aurreikusitako ordezkapen-kontratazioak egiteko ere, 172.750.679,49 euroko zenbatekoarekin.