angle-left Urte anitzeko 22,6 milioiko gastua baimendu da 2023-2024 ikasturtean udal-titulartasuneko haur-eskolak finantzatzeko

Nafarroako Gobernuak zerbitzu horietan egindako inbertsioa bikoiztu egin da azken hiru ikasturteetan

2023/12/13

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Hezkuntza Departamentuari baimena eman dio 22,6 milioi euroko urte anitzeko gastua egiteko konpromisoa har dezan, 2023-2024 ikasturtean udal titulartasuneko haur eskolen kudeaketa finantzatzeko.

 

Nabarmentzekoa da azken hiru ikasturteetan bikoiztu egin dela Nafarroako Gobernuak udal eskolen kudeaketa finantzatzeko esleitutako zenbatekoa, 2021-2022 ikasturteko 11,3 milioi eurotik 2023-2024 ikasturterako gaur egun esleitutako 22,6 milioi eurora igaro baita.

 

Gaur onartutako diru-zenbatekoan, Iruñeko eta Eguesibarko udalen menpeko haur-hezkuntzako lehen zikloko haur-eskolen kudeaketa finantzatzeko diru-laguntza bana jaso da. Horiei 4.584.598 euro eta 1.097.424 euro eman zaizkie, hurrenez hurren, eta, zenbatekoa dela eta (milioi bat eurotik gora), berariazko gastua egiteko baimena behar dute 2005eko azaroko 9. Foru Aginduan ezarritakoaren arabera.

 

Gaur baimendutako gastu osoaren konpromisotik, 6.211.503 egun indarrean dagoen 2023ko aurrekontu-ekitaldiari dagozkio. 2024. ekitaldiko aurrekontuko kontu-sailak 16.418.882 euroko gastua egiteko konpromisoa hartzen du hitzarmenak finantzatzeko.

 

79/2012 Foru Aginduaren 7. artikuluan adierazitakoaren arabera, Hezkuntza Sailak ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko transferitzen duen zenbateko osoa bi epetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa, ikasturte osoari dagokion zenbatekoaren %80raino, hitzarmenak sinatu ondoren eginen da, ikasturtea hasi eta hurrengo urteko lehen hiruhilekoa bukatu baino lehen.

 

2023-2024 ikasturterako diru-laguntza abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 393/2023 Ebazpenean horretarako ezarritakoaren arabera kalkulatzen da. Ebazpen horren bidez, 2023-2024 ikasturterako abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratu dira.

 

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.3 artikuluan adierazitakoaren arabera, toki-erakundearen ekarpena urteko modulu aplikagarriaren %25erainokoa izan daiteke. Azken ikasturteetan, tokiko erakundeen ekarpena %24koa izan da, eta 2023-2024 ikasturterako %18koa.