angle-left Azagrako Reyno de Navarra DBHIko ikasleek eskuratu dute Euroscolako lehen saria Nafarroan

Europako Parlamentuak Estrasburgon egingo duen bilkura batean parte hartuko dute Erriberako ikasleek

2018/05/09

Azagrako Reyno de Navarra DBHI-ko ikasleek prestatutako “Somos el futuro” bideoa izan da Nafarroan Euroscola lehiaketaren irabazlea. Talde irabazleak, gainontzeko erkidegoetako ordezkariekin batera, Europako Parlamentuak Estrasburgon ospatuko duen bilkura batean parte hartzeko aukera izango dute. Nafarroako bigaren sailkatua Iruñeko Colegio Jesutinaseko “Europatrimonio” taldea izan da. Nafarroako Gobernuak harrera egingo die lehendabiziko bi sailkatuei Nafarroako Jauregian.

Antolatzaileek saridunekin batera erkidego bakoitzeko lehen bost sarituak argitaratu dituzte. Aipatutako bi ikastetxeekin batera, hirugarren lekuan sailkatu da Garesko Colegio Seminario Padres Reparadores Dehonianos, laugarren Lizarrako Institutu Politeknikoa eta bosgarren Iruñeko Colegio Sagrado Corazón.

Euroscola lehiaketan Nafarroako hamar ikastetxek parte hartu dute aurtengo edizioan, ikasleek Ondare Kulturalarekin lotutako lanak aurkeztu behar izan dituzte aurten. Lumbier IIP, Elizondoko Lanbide Eskola, Azagrako Reyno de Navarra DBHI, Noaingo Elortzibar DBHI, Garesko Colegio Seminario Padres Reparadores Dehonianos, Lizarrako Institutu Politeknikoa eta Iruñeko Colegio Hijas de Jesús, CIP Donapea, IES Plaza de la Cruz eta Colegio Sagrado Corazón aurkeztu dituzte lanak.