angle-left Azpiegitura lanen aurrekontua hirukoiztu eta kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko apustua indartu du Hezkuntza departamentuak

Legegintzaldi erdiko balorazioa egin du Hezkuntza departamentuak prentsaurrekoan. 2018an DBHko lan eskaintza publikoa egingo dela aurreratu du Maria Solana kontseilariak.

2017/07/28

Maria Solana kontseilaria eta Nekane Oroz hezkuntza baliabideen eta unibertsitateen zuzendari orokorra

Solana kontseilariak kalitatezko hezkuntza publikoarekiko departamentuaren konpromisoa berretsi du, inklusioan, berdintasunean eta ekitatean oinarritua. Lanbide Heziketa, Aniztasunaren Trataera eta Hezkidetza plan estrategikoak dira 2017-18ko lan ildoak.

Legegintzaldi erdiko balantze prentsaurrekoan kalitatezko hezkuntza sistema publikoa bermatzeko eman diren urratsak azpimarratu ditu Hezkuntza departamentuak. Maria Solana kontseilariak “inklusioan, berditasunean eta ekitatean oinarritutako hezkuntzaren aldeko asmo irmoa berretsi du”. Ildo horretan, Solana kontseilariak “etorkizuneko inbertsio eta gizarte kohesiorako tresna gisa hezkuntzaren aldeko apustua” azpimarratu du. “Dagoeneko hiru plan estrategiko ditugu mahai gainean garapen sozial, ekonomiko eta lurralde garapenerako Lanbide Heziketa, Aniztasunaren Trataera eta Hezkidetza planen eskutik”.

Bestalde, ito esanguratsuak lortu direla adierazi du; hala nola, “obretarako aurrekontua hirukoiztea bi urtetan, beka eta behar gehien dituzten familiei bideratutako laguntzak ordenatzea eta aniztasun linguistikoa sustatzea, Nafarroako bi hizkuntza propioetan hezteko eskubidea aitortuz”.

Solanak, Hezkuntza baliabideen eta Unibertsitateen zuzendari orokor Nekane Orozekin batera egindako prentsaurrekoan, nabarmendu egin du Hezkuntza departamentuan daramaten modernizazio prozesua, “zeinak ahalbidetu duen aldi baterako irakasleen kontratazioa, premiei erantzuteko lanpostuetarako zein ikasturtean zehar sortutako beharrei erantzuteko kontratazioa hobetzea”. ATP edo plazak emateko aplikazio telematikoari erreferentzia eginez, Solanak azaldu du legegintzaldiaren bigarren urtean abiarazi den tresnak aldi baterako irakasleen ekaineko kontratazio prozesua ere bizkortzea ekarriko duela, modu telematikoan egingo baita hurrengo ikasturtean. “Hala izan dadin lanean ari dira Departamentua, aplikazioa inplementatuz ordezkoak kontratatzeko sistema telematikoa erabiltzen hasi garenetik izan duen emaitza ona ikusirik”, gehitu du.

“Aplikazioa hezkuntza kudeaketa-sistemaren modernizazioaren eta eraldaketaren urrats bat gehiago da. Era horretan Departamentuko EDUCA sistema nuklearra garatzen lagunduko digu, eskola-informazioaren kudeaketa sistema izatetik hezkuntza eta baliabideen kudeaketarako plataforma integrala izatera pasa dadin, modulu berriekin eta erabilera didaktikoekin eta gelako eta ikastetxe kudeaketarako funtzioekin, besteak beste, Departamentuko kudeaketa trenekin erabat integratuz”, azaldu du kontseilariak.

Inbertsio horri aurten bertan egiten ari den informatika ekipoen berritzea gehitu behar zaie, ia 4 milioi euroko aurrekontua duena.

Hezkuntza inbertsioa da

Legegintzaldiaren lehenengo urtean Departamentua aurretik eratorritako hainbat egoera ordenatzeko erabakiak hartzeaz arduratu zen. Handik aurrera, eta ia aurrekonturik gabe Departamentuan egin den esfortzua nabarmendu du Solanak, familiaren diru-sarreren arabera 0-3 urteko zentroen tarifak egokitzeko eta guraso bakarreko familiak aintzat hartuz, ez derrigorrezko eta unibertsitateko ikasketak egiteko bekak gehituz, Haur eta Lehen hezkuntzan gelako ikasle kopurua murriztuz, iraileko azterketak ekainera aurreratuz ikasleen beharrizanei hobeto erantzuteko eta ikasturtea antolatzeko, besteak beste. Neurri horiei, halaber, gehitu behar zaie doktore tesiak egiteko diru-laguntza deialdia berreskuratu izana, Nafarroa S-3 estrategiaren barruan. “Hezkuntzan sinesten baitugu etorkizuneko inbertsio eta gizarte kohesiorako tresna gisa, eta ildo horretan dagoeneko hiru plan estrategiko ditugu mahai gainean: Lanbide Heziketa, Aniztasunaren Trataera eta Hezkidetza planak” gehitu du Solanak.

Datozen bi urteei begira, kontseilariak aurreratu duenez, Departamentuaren lana izango da dagoeneko gauzatutako ekintzak sendotzea eta Nafarroako herritarrekin hartutako, eta programa akordioan jasotako, konpromisoekin betetzea. Ildo horretan, iragarri du: “Datorrena akordioen ikasturtea izatea nahi dugu, hainbat eragile, sindikatu, NUP eta itunpeko ikastetxeekin abian ditugun elkarrizketak probestuz”. Gainera, Hezkuntza departamentuak, behin-behinekotasuna murrizteko eta egonkortasuna bermatzeko konpromisoari erantzunez, 2018an lan-eskaintza publikoa egingo du bigarren hezkuntzan eta lanbide heziketan. Aurretik, baina, uda honen amaieran bertan, hezkuntza-ikuskari izateko sarrera-deialdia egingo du.