angle-left Barkos Lehendakariak Martzillako institutuak eremuaren garapenean duen garrantzia nabarmendu du

Ikasturte berriaren hasierako ekitaldian parte hartu du 50 urteurrena ospatzen duen Marqués de Villena DBHIn

2017/09/12

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, Martzillako Institutuak eremuaren garapenean izan duen garrantzia eta zama nabarmendu du gaur goizean egindako 2017-2018 ikasturtearen hasierako ekitaldian. Zentro horretatik hainbat herritako ikasleak igaro dira, eta Lehendakariak hauxe esan du: "ziur ezin dutela beraien bizitzen bilakaera imajinatu Marques de Villena Instituturik gabe". Zentroak 50. urteurrena ospatuko du.

Zentrora heldu eta gero Lehendakaria eta gainerako agintariak instalazioetatik ibili dira; horien artean, teknologiako eraikina eta eraikin nagusiko zati berria egon direla. Ikasturte hasierako ekitaldia aire zabalean egin da, patio nagusian, Solidaritatearen patioa esaten diotena, zentroak laguntzen duen proiektu solidarioengatik eta lankidetza-proiektuengatik. Agintariak, Institutuko arduradunak, beste ikastetxe batzuetako arduradunak eta institutuko ikasleak kontuan hartuz, 150 pertsona inguru izan dira. Nafarroako ereserkia abestu ondoren Institutuko zuzendari María Fonsecak eta herriko alkateak, Mario Fabok hitz egin dute. Gero, Barkos Lehendakaria mintzatu da eta Nafarroako ezkutua laukia jarrita eman dio zentroko zuzendariari.

Barkos Lehendakariak eskerrak eman dizkie urteurren honetan parte hartzera gonbidatzeagatik, eta Foru Gobernuak hezkuntza publikoaren alde egindako apustua nabarmendu du: "Hezkuntza Departamentuak esfortzu handia egin du azken bi urte hauetan zentroetan obra berrian eta mantentzean inbertitzeko". Horrela, nabarmendu du 2017an Foru Gobernuak 11 milioi eurotan handitu duela inbertsioa aurreko urtearen aldean, eta gogoratu du Martzillan lan txiki bat egin dela eremua egokitzeko; 130.000 eruo baino gehiagoko inbertsioa azken bi urteetan.

Lehendakariak esan duen moduan, Marqués de Villena DBHIn garatzen den eredu honi esker, Aniztasunaren trataerarako Plana diseinatu dute. "Gure zentroetan dagoen errealitate bat da, eta beraz, aukera eta aberastasun gisa kudeatzeko gai izan behar du", esan du.

"Kalitate oneko hezkuntzan sinesten dugulako, eta aurreko urtean hasitako ratioaren jaitsieraren aldeko apustuari jarraituz, aurten irakasle gehiago kontratatu ahal izan ditugu", adierazi du Lehendakariak. "Hain zuzen, Hezkuntza Departamentuak 160 irakasle ditu, ikasleekin beren ezagutzak eta zeregin ona partekatuko dituztenak", esan du Uxue Barkosek. Bestalde, jakinarazi du ikasturte honetarako talde kopuruak gora egin duela: "zalantzarik gabe, Gobernu honek kalitatezko hezkuntza publikoaren alde egiten duen apustu irmoarengatik pozik egoteko beste arrazoi bat da". Halaber, Lanbide Heziketako eskaintza handitu da. Uxue Barkosek esan du berrikuntzaren alde egiten duela: "hemen, Marqués de Villena DBHIn egiten duzuen moduan, aurreko ikasturtean dagoeneko erakutsi zenuten bezala, izan ere, zuek egindako bi proiektu Nafarroako Erreferentziako Berrikuntza Proiektu gisa aukeratu zituzten".

Amaieran eskerrak eman dizkie Lehendakariak institutuko irakasleei eta langileei, eta ikasturte berriaz gozatzea espero duela esan die.