Behin behineko kontratazioetarako Lanbide Heziketako 13 zerrenda ireki dira gaur - Behin behineko kontratazioetarako Lanbide Heziketako 13 zerrenda ireki dira gaur - Dpto
Izena emateko epea uztailaren 23ra arte egongo da irekita
2018/07/16
Lanbide Heziketako 13 espezialitatetan izena emateko epea ireki du gaur Hezkuntza departamentuak. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak osatuko dira izena ematen dutenekin.
Zehazki ireki diren zerrendak honakoak dira: Esku-hartze soziokomunitarioa (euskaraz); Komunitateari zerbitzuak (euskaraz); Industria analisia eta kimika (gazteleraz); Irudi pertsonalerako aholkularitza eta prozesuak (gazteleraz); Ile-apaindegia (gazteleraz); Sistema elektroniko eta automatikoak (gazteleraz); Merkataritza prozesuak (euskaraz); Patroigintza eta jantzigintza (gazteleraz); Zura eta altzari prozesuak eta produktuak (gazteleraz); Aroztegi eta altzari ekoizpen eta instalazioa (gazteleraz); Erizaintza prozesuak (gazteleraz); Eraikuntza proiektuen bulegoa (gazteleraz); Mekanizatuak eta makinen mantenua (gazteleraz).
Zerrenda espezifikoez oraintsu onartutako 51/2018 Foru Aginduak dioenari jarraituz, eskariak aurkezteko epea astebetez egongo da zabalik, gaurtik eta uztailaren 23ra, bitartean (14:00ak arte). Era berean, gehiegizko eskariak egonez gero, Departamentuak itxi egin ahal izango ditu aldez aurretik izen-emateak.
Kontratazio zerrendetara gehitzeko interesa dutenek bide elektronikoa erabili beharko dute, aplikazio bidez.
Deialdi honetatik sortzen diren zerrendak abuztuaren bigarren hamabostaldian egingo diren leku-aukera prozesuak antolatzeko izango dira.