angle-left Odisea liburutegi digitala – 2019KO EGUBERRIKO SARIA

2019/12/24

Saritu egin dituzte Odisea liburutegi digitalean gehien irakurtzen duten bi ikasleak, Padre Moret BHIko Claudia Yustes Correro eta Barañaingo BHIko Dzhesika Mladenova Aprilova, plataforma garatu duen Odilo enpresak oparitutako tabletarekin.

Ignacio Miguel Catalán Libradak, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak, eta Javier García Arizak, Odisea liburutegi digitalaren kudeaketaren arduradunak, banatu zizkieten sariak.

 

  1. enpresak garatutako Odisea plataforma ikastetxe publikoen eskura dagoen tresna da, hezkuntza sistemaren oinarrizko helburuetariko bat erdiesten laguntzen duena: irakurketa bultzatzea eta ulermena hobetzea. Gaur egun, Odisea liburutegi digitalak 6.000 liburu baino gehiago eskaintzen ditu mailegu digitalerako, bereziki haur eta gazte literaturakoak, hainbat hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana...). Katalogoa etengabe eguneratzen da, ikastetxeek ikasleei gomendatzen dizkieten irakurgaiak lortzen errazak izan daitezen.

 

Horrez gain, bada Odiseari atxikitako plataforma bat, "Irakurketa plana", tresnari balio erantsia ematen diona ikasleen komunikazio gaitasuna hobetze aldera: irakurketa klubak sortzeko aukera ematen du, baita irakurriaren ulermena eta idatzizko adierazpena lantzeko ariketak proposatzeko ere.