angle-left Bigarren hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioen lehenengo froga normaltasun osoz garatu da

Izangaiek datorren astean izango dute froga praktikoa

2018/06/23

Gaur egin da Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako oposizioen lehenengo froga. Iruñeko Navarro Villoslada eta Iturrama institutuetan egin da zati teorikoari zegokion azterketa. 16 espezialitatetan egin dute azterketa joan zen asteazkenean programazio didaktikoa onartu zitzaien izangaiek.

Lehenengo frogaren bigarren zatia, azterketa praktikoa, datorren astean izango da, ekainaren 25 eta 29 bitartean, aipatutako bi ikastetxeetan. Bigarren zati honetara deituta daude gaur azterketa egin dute izangai guztiak. Gero, eta epaimahai bakoitzak zuzentzeko dituen azterketa kopuruaren arabera, argitaratuko dira emaitzak, oposizioetarako beren beregi lehenengoz sortu den aplikatazioan, eta gobernuaren web orrian.

Bigarren hezkuntza eta LHko lehenengo deialdia normaltasunez garatu da. Goizeko lehenengo orduko deialdian, zegoen jende kopuruagatik, azterketa minutu batzuk beranduago hasi den arren, ez du bestelako eraginik, beraz, ez da gertakari aipagarririk izan egunean zehar. Gainerakoan epaimahaikideek ez dute bestelako gertakariren berri eman. Azterketak goizeko 07:30ean hasi dira Navarro Villoslada institutuan, “Ekonomia” (gazteleraz) espezilitatera aurkeztu diren izangaiekin eta Iturrama institutuan amaitu da, “Ingeles” (gazteleraz) espezialitatearekin; azterketa hori 20:00etan hasi da.

Deitutako 16 espezialitateak egun berean egin beharra egon da, hala agintzen baitu abtenduan PSNk eta Iek parlamentuan aurkeztu zuten legearen ondorioz. Han esaten denez, “hautaketa froga guztiak espezialitateak emango diren hizkuntzan egin beharko dira”. Hala, gaurko azterketa-saioa 07:30ean hasi da eta 20:00etan izan da azkeneko deialdia.

Hurrengo froga, praktikoa, ekainaren 25etik 29ra bitartean izango da, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Lehenengoak hilaren 25ean, 08:30ean, “Informatika” (gazteleraz) espezilitateko izangaiak izango ra, Navarro Villosladan; azkenak, berriz, “Nekazaritza ekoizpeneko operazio eta taldeak” espezilitatekoak, hilaren 29an, 08:00etan, Agroforestal zentro integratuan. Ordutegi guztiak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera, web aplikazioan daude ikusgai, edo Nafarroako gobernuko tramiteen webgunean.

Hezkuntza departamentuak 325 plaza atera ditu lan eskaintza publiko honetan. Izan ere, hasierako 211 plazari behin-behinekotasuna murrizteko asmoz espainiar estatuak onartutako egonkortasun lan eskaintza publikoan jasotako plazak gehitu zaizkio.