angle-left Alaitz eta Iturrama institutuetako 180 ikasle inguruk ‘Antzerkia barrutik’ hezkuntza programan parte hartuko dute

Helburua, D ereduko Batxilergoko ikasleen artean antzerkirako zaletasuna sustatzea da

2021/11/10

Barañaingo Alaitz eta Iruñeko Iturrama institutuetako 180 bat ikaslek, antzezlanaren atzean ezkutatzen den obra eta tramoia ezagutzeko aukera izan dute gaur, asteazkena, Nafarroako Antzerki Eskolan, Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak abian jarritako ‘Antzerkia barrutik’ ekimenari esker.

Proiektu honekin, gidoia nola lantzen den, eszenatokiaren nola obratzen den eta argiztapena eta antzezte teknikak ere nola lantzen diren azaldu nahi zaie D ereduko Batxilergoko ikasleei, eta, bidez, batez, antzerkiarekiko zaletasuna piztu.

Proiektua Iruñeko Udalaren Kultur sailarekin batera garatu da, Nafarroako Antzerki Eskolarekin elkarlanean. Asteazken honetan, horrela, Andoni Mutiloa aktore eta antzerki zuzendariak ‘Esnatu naiz’ kabaretaren atzean dagoen ideiaren jatorria eta hura antzezlan bilakatzeko egindako lana azaldu die ikasleei. Horretarako, propio haientzat egindako saio pedagogiko eta dibulgatzailea prestatu du Mutiloak, ikus entzunezkoen laguntzarekin. Iruñeko Udalak berrogeita hamar sarrera banatu ditu ikasleen artean, arratsaldeko proiekziora joan ahal daitezen.

‘Esnatu naiz’ kabareta Andoni Mutiloak pentsatu eta sortutako kabareta da. Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. ‘Esnatu Naiz’ antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

Lehen emankizun honen ondoren, Euskara Atalak antzerkiarekiko zaletasuna D ereduko ikasleen artean sustatzeko ekintza gehiago sustatzeko asmoa dauka, aurrera begira.