angle-left 4.000 irakasle inguru ari dira parte hartzen SKOLAEren prestakuntza-jardueretan

Ikasturte honetan programaren tutoretza egiten duten langileak gehitu dira eta proposamena helburu eta behar berrietara egokitu da

2021/02/03

Foru Komunitateko sare publiko eta itunduetako 3.800 irakasle inguruk parte hartu dute edo parte hartzen ari dira ikasturte honetan SKOLAE hezkidetza-programaren prestakuntzan. Hori nahitaezkoa izan zen iaztik, eta helburu eta behar berrietara egokitzen joan da. Gainera, irakasleen tutoretza-taldea handitu egin da. 

Ikasturte honetan, prestakuntza- eta jarraipen-ildoetan ardaztutako zenbait hobekuntza egin dira hezkidetza-programan. Beste urte batzuetan bezala, SKOLAE I hasierako ikastaroa eta Talde Sustatzailearena eskaintzen dira. Horrek zentro bakoitzeko prozesua dinamizatzen du, baina, gainera, sakontze-moduluak eta SKOLAE sareak dituzte.

SKOLAE programa ezarri eta orokortzeko ikastaroetan, proposamena aldatuz joan da, irakasleen eta Hezkuntza Departamentuko hezkidetzan espezializatutako SKOLAE talde teknikoaren helburu, behar eta balorazio berrien arabera. Halaber, SKOLAE taldearekin batera irakasleen tutoretzan lan egiten duten tutoreen egitura handitu da, ikaskuntzaren orientabideak, jarraipena eta balorazioa emanez.

Gainera, sakontze-prestakuntzaren barruan, SKOLAE II, hezkidetza-curriculumari buruzko hausnarketa egin daiteke hezkuntza-etapa bakoitzeko esparru eta arlo guztietatik, oinarrizko ikasketak curriculumean txertatzeko. Prestakuntza hori hasierako prestakuntza ziurtatu duten irakasleentzat da.

Azkenik, SKOLAE sareen egitura sortzea ikastetxeen arteko topaketa bat da, programan hasieratik gaur egun arte parte hartzen duten zentroetako esperientzien jarraipena, esperientzia-trukea, prestakuntza eta ebaluazioa errazteko, guztira 240 (27 publiko eta 2 itundu sartu dira ikastaro honetan). 12 sareak sortzean irizpide hauek hartu dira kontuan: zonifikazioa, hizkuntza, landatartasuna, hezkuntza premia bereziak eta etapak.

Helburuak

SKOLAE hezkidetza-programak Nafarroako Gobernuaren 2017-2021 Hezkidetza Plana zehazten du ikastetxeetan, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen ditu. Ikastetxeen hezkidetzako eraldaketa-prozesua joan den urtetik nahitaezkoa da komunitateko sare publiko eta itunduetako irakasle guztientzat.

Programaren orokortzea eta ikasgelan, programazioan, eta zentroan hezkidetza ikuspegia orokortzea eta sendotzea bilatzen dute: patioetako, guardietan, liburutegietan,  bizikidetasunean eta  zentroetako bizitza egituratzen duten beste elementu askotan berdintasunerako kultura sorrera. Beraz, unibertsitatekoa ez den Nafarroako heziketa-sistemako irakasle guztiek legeek ikasleen garapen integral errealaren gainean ezartzen dituzten eskaerekin konplitzeko eta ikasleek berdintasunean bizi izateko ahalmenak garatzen dituzten beharrezko konpetentzia profesionala lor dezaten,.

Irakasleek, oro har, egiten duten ahaleginari esker, hezkuntzaren kalitatean lagundu ahal izango dute, hezkidetza XXI. mendeko herritarren hezkuntzarako "ezinbesteko elementua" dela ulertuta.