DBHko 4. mailako ikasleentzako "Jakin-mina" 2017-2018ko hitzaldien zikloa - DBHko 4. mailako ikasleentzako "Jakin-mina" 2017-2018ko hitzaldien zikloa - Dpto
2017/10/27
Jakin-minak gazteen garapen intelektuala eta pertsonala du helburu, goi mailako profesionalen hitzaldiz osaturiko diziplina anitzeko programaren bitartez. Gazteen jakintza-eremua zabaltzeko, eta haien jakin-mina piztu, ezezaguna bilatzera anima daitezen.
DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako ekimena da. Ikastetxe bakoitzak 2-4 ikasle aurkez ditzake.
Ikasleek hitzaldi guztietara joateko konpromisoa hartu behar dute eta, hala eginez gero, parte hartze ziurtagiria jasoko dute zikloa amaitu eta gero.
Interesatuta dauden ikasleen izen-abizenak akademia@jakiunde.eus posta elektronikora bidali behar dira lehenbailehen. Argibiderik behar izanez gero, deitu 943 225773 telefonora.
Tuterako hitzaldi-zikloa UPNAren campusean izango da, ostiralez, 17:30ean, azarotik martxora bitartean, hilean behin.
Hemen iazko ziurtagiri banaketa, Iruñean: https://www.jakiunde.eus/eu/jarduerak/jakin-mina/d/e/conferencia-de-la-consejera-de-cultura-del-gobierno-de-navarra-en-jakin-mina-2016-2017/
Kontaktua: Atzerriko Hizkuntzen Atala