angle-left Virgen del Camino ikastetxea Hezkuntzako Kanpo Lana programan sartu da

Ikastetxe honekin jada 17 dira kaleratzeak gizarte ekintzengatik ordezkatzen dituen programan parte hartzen duten ikastetxeak

2019/05/13

 

 

Roberto Pérez Elorza, Hezkuntzako zuzendari orokorra, eta Roberto Echeveste Pioinea Gastronomika SLko bazkideak Virgen del Camino Ikastetxe Integratu Politeknikoan ikasleen kaleratzeak gizarte ekintzengatik ordezkatzen dituen Kanpo Lana egitasmora batu dira. Sinaduran izan da ere ikastetxeko ikasketa burua Miguel Infante Pérez.

Kanpo Lana programak, ikastetxeko elkarbizitza oztopatu edo horren aurkako jarrera ezkorrak dituzten ikasleak ikasgelatik kaleratu ordez, gizarte helburuko ekintzak egitearekin ordezkatzen da, hala ikasleari bestelako gizarte egoerak ezagutzeko aukera ematen zaio, ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera emanez. Ekimen honekin ikasleei beraien ikasketekin jarraitzera animatu eta beraien etorkizunerako gidatzea da, ikuspegi hezigarria txertatuz. Virgen del Camino IIPren kasuan ikasleek Pioinea Gastronomika SL enpresak gidatuta egingo dituzte ekintzak ete beti ere ikasle bakoitzaren ezaugarrietara moldatuko dira.

Virgen del Camino IIPko ikasketa buruak adierazi duen moduan Kanpo Lana “egitasmo baikorra da ikasleen artean enpatia lortzeko” eta hala bide horretan aukera gehiago izateko lanean jardungo dutela gehitu du “hau da aurrenekoa, baina beste elkarteekin ere elkarlanean aritzeko helburua zehaztu dugu”. Gainera, Roberto Echeveste Pioinea Gastronomika SLko arduradunak azaldu duenez, “garrantzitsua da elkarbizitzen jakiteko eta norbera den modukoa izan eta besteen izakera errespetatzen ikasteko ekimenak gehitzea”, modu horretara “egindakoaren gainean hausnartzeko aukera izan dezaten”, gehitu du.

Bestalde Roberto Pérez Elorza, Hezkuntzako zuzendari orokorrak programa honek ikastetxeen artean sortu duen “kutsatze baikorra” aipatu du, “ekimena pisua hartzen ari da lortu dituen emaitza onak bultzatuta”.

Nafarroako 17 ikastetxe

Virgen del Camino IIPrekin batera jada 17 ikastetxe dira kaleratzeak gizarte ekintzengatik ordezkatzen dituztenak: Elizondoko Lanbide Eskola, Zangozako Sierra de Leyre BHI, Azagrako Reyno de Navarra BHI, Alaitz BHI, Barañain BHI, Cientrunigoko La Paz BHI, Corellako Alhama BHI, Lizarrako BHI, Lodosako Pablo Sarasate BHI, Mendaviako Joaquín Romera DBHI, Noaingo Elortziar DBHI, Oliteko Príncipe de Viana Ikastetxe Publikoa, Tuterako Valle del Ebro BHI, Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHI, Iruñeko Julio Caro Baroja BHI, eta Irunberriko IP-LH.