angle-left Zaldiketako klaseak “LH Irunberri” IBPn

2020/02/04

Ingurune Naturalean Taldeak Gidatzea erdi mailako heziketa zikloko ikasleak, prestatzen ari dira zaldi turismoko laguntzaileak izateko, hau da, ingurune naturalean zaldizko irteerak antolatzen dituzten gidariak izateko.

Lehen fasean, beraiek ikasi behar dute beren zaldi gainean ibiltzen eta animalia zaintzen. Horretarako, jakina, aukerarik hoberena da erregelamenduzko pista batean jardutea.

Azken fasean, pistan ikasi duten guztia ingurune naturalean praktikatzen dute, eta han berdin dio baso batean edo zelai batean ibiltzen diren. Fase horretan frogatu behar dute badutela gaitasuna zaldi turismoko gidak izateko.

Bideoan hipikako saio baten irudiak ikus ditzakezue:

https://youtu.be/MbgO1jEa51o