angle-left Azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Corellako Alhama BHIk hezkuntza-komunitate osoarekin partekatu nahi du jarduera-programa.

2020/11/24

DBHko 1. mailako ikasleak zapatilen dekorazio tailerrean

Azaroaren 25ean izango den Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Corellako Alhama BHIk jarduera hauek antolatu ditu:

Azaroaren 19a, osteguna:

- DBHko 1. maila: Corellan jarriko diren zapatilen dekorazioan parte hartuko du jolas-orduan.

- DBHko 3. maila: Kattalinguneren aurkezpena. Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ informazio eta arreta zerbitzu publikoa da, sexologian eta generoan espezializatutako langileek osatua.

Azaroaren 25a, asteazkena:

- Ikastetxea ordezkatzea Corellako Udalak antolatzen duen kontzentrazioan. PMAR 2. eta 3. mailetako taldeak eta 4. A taldekoak joango dira.

- Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek institutuko sarreran agiria irakurtzea. Aurten, ikastetxe osoak ez du kontzentrazio horretan parte hartuko; COVID arrazoiak direla eta, Batxilergoko 1. eta 2. mailetan parte hartu nahi duten irakasleentzat irekita utziko dugu. Segurtasun tarteak errespetatuko dira.

- Bisita programatua eta antolatua 3. mailako talde batzuek “Beldurrik gabe hazi” erakusketara

Osteguna, azaroak 26

- Bisita programatua eta antolatua talde batzuek “Beldurrik gabe hazi” erakusketara

Azaroaren 27a, ostirala:

- Bisita programatua eta antolatua talde batzuek “Beldurrik gabe hazi” erakusketara.

Gainera, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak arduratuko dira ikastetxea dekoratzeaz, eta beren ikasgeletako kristaletan itsatsiko dituzte aurten hil dituzten emakumeen izenak. Eta Gorputz Hezkuntzako Departamentuak karrera solidarioa prestatu du biktimen omenez.