angle-left 2017/18 ikasturteko Batxilergoko ezohiko sariak banatu dira

Daniel Sotelo, Celia Carrasco, Ander Aranguren eta Aitor Rubio ikasleek emaitzarik onenak lortu zituzten egindako frogetan.

2018/08/22

Iruñeko 3 ikaslek eta Tuterako ikasle batek lortu dute iragan ikasturteko Foru Komunitateko Ezohiko Saria. Emaitzarik onenak lortu zituzten horretarako egindako azterketetan, gaur asteazkenarekin NAO-n Hezkuntzako Zuzendari orokorrak eginiko ebazpenean ikus daiteken moduan.

Tres alumnos de Bachillerato de Pamplona / Iruña y una alumna de Tudela han obtenido el Premio Extraordinario en la Comunidad Foral correspondiente al pasado curso 2017/2018 tras obtener las mejoras calificaciones en las pruebas realizadas, según la resolución del director general de Educación, que se ha publicado este miércoles en el BON.

Daniel Sotelo Aguirre, Sarrigurengo Santa María la Real ikastetxekoa, Celia Carrasco Gil, Tuterako IES Benjamín ikastetxekoa, Ander Aranguren Iriarte, Iruñeko BHI Eunate ikastetxekoa eta Aitor Rubio Aguerri, Iruñeko IES Navarro Villoslada ikastetxeko ikaslea izan dira Hezkuntza Departamentuko aitortza ofiziala jaso dutenak. Orain, denek izanen dute aukera Batxilergoko Sariketa Nazionalean parte hartzeko.

Horretaz gain, euren ikasle-txostenean ageriko da saria jaso izana eta Foru Komunitateko ikasketa gorenetako zentro publikoetan ikasiko badute zerbitzu publikoen ordainketarik ez dute egin beharko.

Kontaktua: Hezkuntza Kabinetea