Bilboko Udal Txistulari Banda eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen kontzertua - Bilboko Udal Txistulari Banda eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen kontzertua - Dpto
2026/11/13
Kondestable jauregiko kontzertu aretoa. Kale Nagusia 2, Iruñea
2026ko azaroaren 15an (IIgandea) 12:00etan
Azaroaren 15an, Bilboko Udal Txistulari Banda eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren arteko hitzarmenari esker, Iruñeako Kondestable Jauregiko kontzertu aretoan ekitaldi berezia eskeiniko da, Markel Ansorena, Idoia Amurrio, Unai Ariztumuño eta Inar Lezaun Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleekin batera.
12etan Txistulari boskote bilbotarra kontzertu aretoko eszenatokira igoko da nafar ikasleak lagun dituztela, Euskal musika tradizionala eta gaur egungoa bateratzen duen programa bat eskeiniz. Oinkari dantza taldearekin batera ariko dira, “Urratsak” ikuskizunarekin. Aforo mugatua izango da doako sarrerarekin.
Gorka Zabaletaren gidaritzapean, Bilboko Udal Txistulari Bandak kutsu tradizionaleko , Jose Maria González Bastidaren "Goiz Ereski", Federico Cortoren "Arin-arin" edo Jesus Guridiren "Ezpata dantza" eta estilo berritzaileagoko Jose Ignazio Ansorenaren "Joxe Anton" eta Inar Lezaunen "Hiru Doinu" barne dituen programa berezia eskainiko digu.
Bilboko Udal Txistulari Banda, munduko danbolintero talde profesional bakarrenetarikoa izanik, erdiaroko ministrilen eta juglarren testigantza bizia dira. Egun, txistuak izan duen garapen handiaren eredu garbia kontsidera genezake talde hau.
Hitzarmen honen helburu nagusia banda profesional eta bestelako taldeen arteko elkarlana bultzatzea da. Ikasle gazteentzako benetan esperientzia aberasgarria sortuz.
Zuzendaria: Gorka Zabaleta
Bilboko Udal Txistulari Bandako partaideak
1. Txistua: Gorka Zabaleta
2. Txistua: Idoia Kareaga
Silboteak: Peio Irigoyen eta Sabin Bikandi
Perkusioa: Asier García
Kolaboratzaileak: Markel Ansorena, Idoia Amurrio, Unai Ariztumuño eta Inar Lezaun

