angle-left Proposamen bateratua garatzeko “Neure irudikoz” proiektua amaitu da eta bertan SKOLAEko 20 parte hartu dute

Selfie-a ardatz hartuta, etapa guztietako 96 irakaslek Uharteko Arte Garaikideko Zentroko arte-hezitzaileen tutoretzapeko ekimen didaktiko propioak garatu dituzte

2023/06/26

Selfie-a, baliabide digitalen bidez proiektatu eta zabaltzen den irudia. Horixe izan
dute abiapuntu hezkuntza etapa guztietako 96 irakaslek beren ikastetxeko
errealitatera egokitutako proposamen didaktiko propioa garatzeko. Hala, Haur, Lehen
eta Bigarren Hezkuntzako 2.000 ikasle inguruk SKOLAE programako edukiak
metodologia artistikoaren bitartez lantzeko aukera izan dute.
Hezkidetza Bulegoaren eta Uharte Arte Garaikide Zentroaren arteko elkarlanaren
emaitza izan da “Neure irudikoz”. Ekimenaren bidez, SKOLAE programak jasotzen
dituen edukiak, hala nola gorputzen aniztasuna, identitatearen adierazpena,
irudiaren eraikuntza, estereotipoak, edertasun-arauak, etab. lantzeko baliabideak
eman zaizkie irakasleei. Guztira, 96 irakaslek parte hartu nahi izan dute ekimenean,
eta guztiek izan dute Bitartean, arte eta hezkuntza taldeko adituen banakako edo
taldeko tutoretza jasotzeko aukera. Tutoretza saio horien bitartez, irakasle bakoitzak
bere proposamen propioa definitzeko, diseinatzeko eta garatzeko modua izan du.
Batzuk, bertako artisten -zehazki, Txuspo Poyo eta Mirari Echávarri sortzaileen- lanen
ezagutza eta azterketatik abiatu dira eta metodologia artistikoetan sakondu dute
gelaratzeko haien proposamena zehazteko.
Abiapuntu berbera izan arren, geletan garatutako proiektuak denetarikoak izan dira.
Hala, Tafallako Garcés de los Falles ikastolan, adibidez, Bigarren Hezkuntzako ikasleek
garatutako proiektuan senideen biografiak, memoria historikoa eta nortasun
indibiduala uztartu dituzte. Zerbitzu Ikaskuntzako osagaiak ere baditu ekimen honek,
herriko hirugarren adinekoen kolektiboekin partekatuko baitira bai emaitza bai
prozesua. San Francisco HLHI ikastetxeko irakasle talde osoak egindako proiektua,
ordea, genero-estereotipoetan oinarritu da; eta Iturengo IP Pulunpan landutako
egindako proiektuan autorretratua eta nortasunaren alderdi batzuen identifikazioa
landu dute ikasleek. Bukatutzat eman dituzte proiektu gehienak; hala ere, badira
heldu den urtean jarraipena izango dute proiektu batzuk ere.
Ekimena bideo honetan jasota gelditu da.

bideorako sarbidea