angle-left Botikaria egun batez 2017 lehiaketa

2017/09/19

BOTIKARIA EGUN BATEZ                                                           

Helburua:

Xede nagusia,  gazteek osasun eremuan ezagutza orokorra jaso dezaten, baikorra den pizgarri baten bidez.

Lan honen bidez ikasleen autonomía sustatu nahi  da, botikina bere irteetarako prestatzen eta sorospen oinarrizko formakuntza jasotzen, ondorengo irteetarako:

a) Aste zuria.

b) Donejakue bidea.

c) Udalekuak.

Botikinean aukitu ditzakegun produktuak aztertuz eta hauek dituzten argibideak jarraituz, ikasleen ahalmena zein gaitasuna sustatuz, edozein istripu txiki baten aurrean arduraz jokatzea  sustatuko da. Honetaz gain, produktuek dituzten erabilera-orriak jarraitzearen garrantziaren gogoeta eginen da.

Parte hartzearen baldintzak:

BOTIKARIA EGUN BATEZ, lehiaketa, 2017/2018 ikasturtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1º mailan, Nafarroako Foru Aldundian matrikulatuak dauden ikasle guztiek parte hartu dezakete.

Formatua:

Lanak DIN A4 formatuan aurkeztu behar dira, gehienez orriaren bi aldeetatik inprimaturik, eta kanpoaldean, izena, bi abizenak, ikastetxearen izena eta gela adierazi.

Aurkeztutako lanak argitaragabekoak eta jatorrizkoak izan beharko dira.

Lanak, banakakoak izango dira.

Euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke.

Aurkezteko epea eta lekua:

FARPLUSeko edozein botikatan, 2017ko abenduak 22ra arte.

Epaimahaia:

Saridun ikaslearen hautaketaren epaimahaia ondorengo kidek osatuko dute:

FARPLUS eta  LABORATORIOS CINFA

Epaia lehiaketan parte hartu duten ikastetxe guztiei jakinaraziko zaie.

Balorapen irizpideak:

1.- Botikinaren planifikazioaren egokitasuna.

2.- Aurkezpenaren originaltasuna.

3.- Kontuan izango da partaide eta lan txukun gehien aurkeztu duen gela.

Saria:

LABORATORIOS CINFAn  bertan egiten den berariazko bisita, saritua izan den ikaslearen gela osorako, aipatutako gelaren tutorearekin batera. Laborategia erakutsiko zaie eta bisita probestuz, botikinari eta sorospen  buruzko hitzaldia jasoko dute ere.

Farplusek bere gain hartuko ditu ikastetxetik laborategiraino sortzen diren desplazamenduen gastuak.

Parte hartzearen konpromisoa:

Ikastetxeek, publikoak zein itunduak, lehiaketa honetan parte hartzerakoan, espresuki  oinarriak onartuko dituzte, baita epaimahiak hartzen duen erabakia ere.

Oinarriak beteko ez balira, epaimahikeen aburuz,  lehiaketatik at gera daitezke.

Kontaktatzeko datuak:

Parte hartu behar duten ikastetxe guztiek,  FARPLUS  bulegoetan harpidetza egin beharko dute,   ondorengo  emailean: esther@farplus.com

Zalantzak  email berdinean argituko dira.