angle-left KEYCOLAB KONFERENTZIA: Hezkuntzan Konpetentzien Papera Birpentsatzen

2017/09/15

 

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lideratu duen KEYCOLAB Erasmus+ programaren KA2 proiektuaren bukaerako Konferentziara gonbidatu nahi zaituztegu. Erantsitako egitarauan ikus dezakezuenez, Konferentzia hau irailaren 27an izanen da CIVICAN egoitzan (Pío XII etorbidea, 2, 31008 Iruñea, Nafarroa) eta bertan bazkide izan diren Europako kideek beraien proposamenak azalduko dituzte.

 

Konferentziaren egitaraua ikusteko, klikatu hemen

 

Modu egokian antolatu ahal izateko, inskripzioak irailaren 22rako jasotzea beharrezkoa dugu. Izena emateko egin klik hemen.

 

Besterik gabe, XXI. mendeko ikasleen konpetentzien papera birpentsatzea helburu duen konferentzia honetan zuen presentzia zinez eskertuko genuke.

 

Jaso gure agurrik beroena,

 

ZABAL EZAZU MEZUA ZURE INGURUAN INTERESA IZAN DEZAKEEN LAGUNEN ARTEAN.

 



 

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975