angle-left Ekaineko kontratazio masiboa. LET-i buruzko informazio saioak.

2018/05/25

LET plataformaren garapenean lanean aritu da Hezkuntza departamentua, asmoa baitzen sistema telematikoa baliatzea udaro aurrez aurre egiten den kontratazio masiboa ordezkatu eta modu telematikoan egin ahal izatea.

Sistema nola dabilen azaldu eta sor daitezkeen kezkak eta galderak argitzeko informazio saio bikoitza antolatu du Hezkuntza departamentuak maiatzaren 30ean: 16:00etan, gazteleraz; 18:00etan, euskaraz, pertsona interesatu, sindikatu eta ikastetxeetako zuzendariei zuzenduta.

Informazio saioak Departamentuko Areto Nagusian izango dira eta, gainera, streaming bidez jarraitu ahal izango dira zuzenean, Departamentuaren webgunean eta Youtuberen bidez. Saioak egin ondoren, bideoak eskuragarri egongo dira Departamentuko kanalean.

Saiorako ez da beharrezkoa aurre inskripzioa egitea. Sarrera librea aretoko edukiera bete arte. Patioan pantaila bat kokatuko da ere