angle-left Goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarrien deialdia argitaratu da

Hiru hilabetetik gorako egonaldiak finantzatuko dira eta eskaerak datorren ekainaren 10a arte aurkeztu daitezke

2023/05/11

Hezkuntza Departamentuak goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarrien deialdia argitaratu du NAOn. Ikasleek ekainaren 10a arte aurkeztu ditzakete eskaerak.  

Espainiako goi-mailako arte-irakaskuntzetako ikastetxeek sustatutako nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartzen duten goi-mailako arte-irakaskuntzetako ikasleentzat da deialdia. Nafarroako ikasleek edo Foru Komunitatean etenik gabe Nafarroan erroldaturik egon direnek eskatzen ahalko dute laguntza, eskaera egin aurreko bi urteetan gutxienez.

 

Laguntzaren zenbatekoa egonaldiaren hilabete kopurua kontuan hartuta esleituko da. Kopuru hori gutxienez hiru hilabetekoa izanen da. Azaroaren 30a izanen da jaso beharreko laguntza kalkulatzeko azken eguna. Egonaldia bukatutakoan ordainduko da, ordainketa bakarrean.

 

Laguntza hauek bateraezinak dira beste autonomia erkidego batzuek xede bererako emandakoekin.