angle-left Lanbide Heziketa, Arte Plastiko eta Diseinua eta Kirol Irakaskuntza zikloetako ikasketen sarrera-proben deialdia onartu da

Izen-ematea astelehenean, hilak 4, irekiko da eta 13an amaitu

2019/03/04

 

 
 

Hezkuntza Departamentuak 2019an Lanbide Heziketa, Arte Plastiko eta Diseinua nahiz Kirol Irakaskuntza zikloetan sartzeko proba-deialdia argitaratu du. Ikasketa horiek egin nahi, baina baldintza akademikoak betetzen ez dituztenek, sarbide-probak izena eman dezakete martxoaren 4tik 13ra bitartean.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den moduan, izen-ematea Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzen diren edozein ikastetxeetan egin ahal izango da, edo modu telematikoan www.navarra.es atariaren bitartez. Erdi Mailako zikloetarako sarbide-azterketak maiatzaren 21ean egingo dira, eta maiatzaren 22 eta 23an, berriz, Goi Mailako zikloetakoak.

Erdi mailako ikasketak egin ahal izateko beharrezkoa izango da 17 urte beteak izatea edo urtea amaitzerako adin hori izatea; goi mailako ikasketak egin ahal izateko, berriz, 19 urte izan beharko dira, edo adin hori bete 2019a amaitzerako; halaber azterketa egin ahal izango dute ikasketekin lotutako titulu bat dutenek. Sarbide-probak egiteko 18 euro ordaindu beharko dira, 9 familia ugariko lehenengo kategoriako kideek eta doakoa izango da izen-ematea 2. kategoriako kideentzako.

Probak

Erdi mailako zikloetarako sarbide probak maiatzaren 21ean izango dira Virgen del Camino Ikastetxean, 15:30ean. Lehenengo orduan komunikazio eta gizarte arloko ariketak eginen dira eta 18:30ean zientzia eta teknologia atalekoak.

Goi mailako zikloetarako sarbide-probak maiatzaren 22 eta 23an izanen dira, arratsaldeko ordutegian, Virgen del Camino Ikastetxean eta Iruñeko Arte Eskolan. Lehendabiziko egunean arlo orokorreko ariketak egingo dira: hizkuntzak, historia eta matematika; eta maiatzaren 23an zientzia eta ingeniaritza, gizarte zientziak, giza zientziak, osasun zientziak eta artea.

Azterketa guztien emaitzak maiatzaren 28an argitaratuko dira.