angle-left DBHk-ko ezohiko sarietarako deialdia zabalik da.

Izena emateko epea irailaren 14a arte da eta frogak aldiz urriaren 3arekin izanen dira Iruñeko IES Basoko ikastetxean.

2018/08/16

Hezkuntza Departamentuak argitaraturiko ebazpenean zehazten da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ezohiko sarien deialdia. 2017-18 ikasturtean  hezkuntza etapa hau amaitu duten ikasleentzat zuzendutako sariketa da eta eskaerak norberaren ikastetxean bideratu beharko dira irailaren 14a baino lehen. Azterketei dagokienean egun bakar batean egin beharreko 3 frogek osatzen dute. Urriaren 3an beraz, Iruñeko IES Basoko ikastetxean izanen dute ikasleek azterketarako hitzordua.

 

3 sari emanen dira eta deialdian onartua izateko hurrengo baldintzak bete behar dituzte ikasle hautagaiek: DBH osoa Espainiako zentroren batean ikastea, 2017-18an  Nafarroako ikastetxeren batean amaitzea, DBHko lau ikasturteetan izandako bataz besteko notak 8,75eko izan behar du gutxienez, azken ikasturtean lortutako amaiera-notak “bikain” behar du izan deialdiak aurreikusitako ikasgaietan: Gaztelaniazko hizkuntza eta literatura edota euskarazkoan D ereduko bada, Atzerriko hizkuntzan eta Matematika arloan. Hiruretan bikain behar du izan ikasleak 4.mailako ebaluazioan.

 

Deialdian onartutako ikasleen zerrenda web-gune honetan argitaratuko dira. Eta gune berean Epaimahaiak jakinaraziko du zuzenketa ostean norberak lorturiko nota.

 

Ariketa denak gaztelaniaz zein euskaraz egin ahal izanen dira, ikasleen hizkuntza-ereduaren aukeraketaren arabera. Ebaluaziorako epaimahaiak 2018 urriaren 26an emanen du deialdia amaitutzat.

 

DBHko Ezohiko Sariketan garaile aterako direnek Hezkuntza departamentuaren aitortza ofiziala jasotzeaz gain, euren ikasketa txostenean islaturik izanen dute betirako. Horretaz gain, 250 euro gordin jasoko dute ikasleek (200 euro garbi %20ko PFEZ ezarri ostean). Azkenik, saridunek DBHko Sariketa Nazionalean parte hartzeko txartela izanen dute.

 

Pueden optar a uno de los tres premios que como máximo se otorgarán a las alumnas y alumnos que reúnan los siguientes requisitos: haber cursado toda la Educación Secundaria Obligatoria en centros docentes españoles; haber finalizado estos estudios en el año académico al que se refiere la convocatoria en un centro de Navarra; haber obtenido en el conjunto de los cuatro cursos de Educación Secundaria Obligatoria una nota media igual o superior a 8,75; y haber obtenido una calificación final de “sobresaliente” en el último curso, en las materias objeto de la prueba: Lengua Castellana y Literatura o Lengua y Literatura Vasca en el modelo D, Primera Lengua Extranjera y Matemáticas.

La relación de alumnado admitido en la convocatoria se hará pública en la ficha web habilitada al efecto, idéntico medio por el que el Tribunal  dará a conocer los resultados tras la corrección de las pruebas.

Los ejercicios se podrán realizar en castellano o euskera, según el modelo lingüístico en el que se hayan cursado los estudios. El tribunal de evaluación deberá tener concluidas sus actuaciones antes del 26 de octubre de 2018.

Los alumnos y alumnas que obtengan Premio Extraordinario de Educación Secundaria Obligatoria recibirán un reconocimiento oficial del Departamento de Educación y verán reflejado este hecho en su expediente académico personal. La dotación de cada premio ascenderá a 250 euros brutos, 200 netos tras descontar el 20% de retención del IRPF, y podrán optar posteriormente al Premio Nacional de Educación Secundaria Obligatoria.