Euskara ikasteko edo hobetzeko irakasleentzako banakako laguntzak 2024-25 ikasturterako - Euskara ikasteko edo hobetzeko irakasleentzako banakako laguntzak 2024-25 ikasturterako - Dpto
Argitaratu da euskara ikasteko edo hobetzeko irakasleentzako banakako laguntzen deialdia 2024-25 ikasturterako
2024/12/20
NAOn argitaratu da euskara ikasteko edo hobetzeko irakasleentzako banakako laguntzen deialdia 2024-25 ikasturterako.
Nafarroako ikastetxeetan unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan ari diren irakasleei banakako laguntzak emateko deialdia onestearen alde, euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak egin edo amaitu ditzaten 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra. Ikastaro horiek, euskara ikastekoak nahiz hobetzekoak, zentro publikoetan (hizkuntza eskola ofizialak, unibertsitateak...) edo helduak euskalduntzeko zentro pribatu homologatuetan egiten ahalko dira. Helburu bakarra euskara ikastea duen prestakuntza baizik ez da diruz lagunduko, eta bakar-bakarrik ikasketa plan baten barneko ikastaro baten formatua badu.
Kontaktua: Eneritz González
Mezu elektronikoak: egonzalf@navarra.es
Telefonoa:848426587