"ENGLISH WEEK at School" - 2020ko udazkena - "ENGLISH WEEK at School" - 2020ko udazkena - Dpto
2020/09/18
"English Week at School" hizkuntzan murgiltzeko programa, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendua dago, 2020ko urtarriletik azarora. Azaroaren 5eko 112/2019 Ebazpenaren bidez onetsia dago, eta beste proposamen bat jasotzen du, COVID-19ak sortutako osasun-egoeraren ondorioz, 2020ko udazkenean ezingo baita Lekarozen egin.
Programa honen helburua ikastetxe desberdinetako ikasleen arteko elkarbizitza bulkatzea da, eta ingelesaren ikaskuntza indartzea eta motibatzea, ingelesa testuinguru naturaletan gelatik kanpo erabiltzeko aukera emanez. Komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza bakarra ingelesa izanen da.
Aste bateko hainbat egonaldi antolatuko dira, ikasgela bakoitzean 15 ikasle inguru izanen direlarik. Egonaldi bakoitzak 5 egun iraunen du, astelehenetik ostiralera (jaiegunak salbuetsita). Ikasleak beraien ikasgelan eta ikastetxean geldituko dira eta eremu irekietan ere arituko dira. 844 ikasle inguruk hartuko du parte deialdian.
Programan eskolako jarduerak ez ezik bestelakoak ere izanen dira, hala nola, kirolak, aisialdikoak eta lantegiak.Ikasleek ez diote Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari ezer ordaindu beharko.
Kontaktua: Adriana Goenaga Ruiz de Zuazu
Mezu elektronikoak: englishweek@educacion.navarra.es
Telefonoa:848426721