angle-left 2024ko deialdi bakarra, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko

2023/11/21

Nafarroako Gobernuak jakinarazten du 2024ko deialdi bakarreko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) abian dela. Matrikula-epea 2023ko azaroaren 20tik abenduaren 14ra arte izanen dela jakinarazten da. Probak egiteko interesa dutenek bi modutara eman dezakete izena: modu telematikoan Erregistro Orokor Elektronikoan (www.navarra.es) edo aurrez aurre Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan (Santo Domingo, 8. Iruñea), goizeko 08:30etik 14:30era.


Deialdiaren oinarrietan jasota dagoen moduan (398/2023 Ebazpena, irailaren 28koa) matrikula tasak honakoak izango dira: 26,20 euro (tasa arrunta), 13,10 euro (tasa murriztua) edo doakoa.

 

Hiru proba dira: Atariko Proba, Proba Idatzia eta Ahozko Proba.


- Atariko Probak test erako 80 galdera izango ditu. Horren bidez, hizkuntza baliabideen ezagutza eta entzunaren eta irakurriaren ulermena ebaluatuko dira.


- Proba Idatziak bi ataza ditu: bi idazlan, bata 180 hitzekoa eta bestea 250 hitzekoa, gutxienez.


- Ahozko Probak bi ataza ditu: 5 minutuko testu baten azalpena, eta 10 minutuko solasaldia.

 


Hiru probak gainditu behar dira agiria lortzeko.


Argibide gehiago nahi izanez gero, jo webgune hauetara:

 

www.ega.navarra.es

www.navarra.es

 

 

Telefonoa:

848 426 593