angle-left Nafarroako lau ikastetxek 2020-2021 ikasturteko Europako Parlamentuko Ikastetxe Enbaxadoreak programan hartuko dute parte

Ekimenak Europako Batasuneko ezagutza aktiboa eskaintzen du

2020/07/28

Nafarroako lau ikastetxek datorren ikastarutean Europako Parlamentuko Ikastetxe Enbaxadoreak ekimenean parte hartu dute. Programak helburu du gazteen artean Europa eta parlamentuko demokraziaren ezagutza akuilatzea. 

Nafarroako lau ikastetxek datorren ikastarutean Europako Parlamentuko Ikastetxe Enbaxadoreak ekimenean parte hartu dute. Programak helburu du gazteen artean Europa eta parlamentuko demokraziaren ezagutza akuilatzea.

Ekimenean parte hartzeko aurre aukeratuak ian diren ikastetxeak honakoak dira: Tuterako ETI Ikastetxe Politeknikoa, Lizarrako Ikastetxe Politeknikoa, Iruñeko Plaza de la Cruz BHI, eta Gareseko Padres Reparadores ikastetxe apaiztegia.

Programa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. Mailako, eta Batxilergoko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako ikasleei dago zuzenduta. Ikasturtean zehar ikasleek aukera izango dute europako hiritartasunak eskaintzen dituen aukeren inguruan eta baita Europako Parlamentuak komuniteko erabakietan jokatzen duen paperaren inguruan ere. Hala, Europako Batasunaren eta Europako Parlamentuaren egitekoak landuko dituzte eta baita komunitateko hauteskundeetan bozka emateak duen garrantzia ere.

Informazio puntua

Ikastetxe parte hartzaileek Europako Batasunaren inguruko formazioa jasoko dute Madrilen, eta Europaren Eguna ospatuko dute maiatzaren 9an. Gainera, ikasturte osoan Europako Parlamentuaren inguruko berriak jasoko dituen informazio panela ezarriko dute eta EBrekin lotutako ekintzak egingo dituzte.

Seigarren edizioa

Espainiako Europako Parlamentuko Bulegoak urtero antolatzen du ekimena, aurten seigarren edizioa ospatuko da. 2019-2020 ikasturtean Espainiako komunitate guztietako 104 ikastetxek hartu zuten parte, ikastetxean bertan eta online formatuan ekintzak eginez. Askok gainera Estrasburgon egiten den Euro-scola programan parte hartzeko aukera izan dute.

Pizgarri moduan, programako irakasleek Bruselan formazio ikastaroa jasotzen dute eta gainera, ikasleek Euro-scola lehiaketan parte har dezakete.