angle-left Eskolako Hezkuntzaren eta Helduen sektoreetako Nafarroako lau hezkuntza-erakundek lortu dute SEPIEk emandako Erasmus+ ziurtagiria, Erasmus+ 2021-2027 programa berrirako.

2021/03/23

 

Erasmus kreditazioa: kalitate handiko mobilizazioak KA1 proiektuen esparruan 2021-2027 aldirako

 

SEPIEk 2021-2027 aldirako Erasmus Kreditazioen behin-behineko Ebazpena argitaratu berri du Eskola Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Helduen Hezkuntzan, 2020ko deialdian.

 

Prentsa-oharra 

 

Behin-behineko ebazpen honi dagozkion dokumentuak hemen kontsulta daitezke:

Hautatuen ebazpena eta zerrendak 


Infografia

 

Eskola eta Helduen Hezkuntzako sektoreei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitatea lehen deialdian hasiko da, egiaztatutako ikastetxe hauekin:

 

-Eskola Hezkuntzako sektorea: Salestarren Ikastetxea, Aita Moret-Irubide BHI eta CREENA, denak Iruñean.

-Helduen Hezkuntzaren sektorea: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala.

 

Horiek guztiak zoriondu nahi ditugu aitzindariak izateagatik eta lortu duten arrakasta handiagatik: 2021-2027 aldi estreinatu berriaren indarraldiko zazpi urteetarako Europako finantziazioa. Ziur gaude oso proiektu interesgarriak garatzen jarraituko dutela, beste batzuk beren bideari jarraitzeko inspiratuko dituztenak. Hurrengo deialdietan ikastetxe gehiago eta gehiago ekimen horretan sartzea espero dugu.

 

Erasmus Kreditazioei buruz gehiago jakin nahi duzu? Sartu esteka honetan eta jarraitu informazioa jasotzen.

 

Xehetasun gehiago

 

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975