angle-left Aholkularien eta ebaluatzaileen ikastaroa

Aholkularien eta ebaluatzaileen ikastaroa

2019/10/21

Ostegunean, hilak 17, Nafarroako Aldizkari Ofizialean lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozeduretan aholkularitza- eta ebaluazio-eginkizunak betetzeko gaikuntza ikastaroaren beste deialdi bat argitaratu zen, Europako Gizarte Funtsak eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak batera finantzatutako egiaztapen ekintzen esparruan.

Eskaera egiteko epea urriaren 23an irekiko da, eta izen-emateak hilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira. Deialdian sartuko diren aholkulari eta ebaluatzaileen profilak, bai eta ikastaroari eta garapen-datei buruzko beste informazio batzuk ere, kontsulta daitezke deialdiaren ebazpenean eta Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Atarian.

Kontaktua: Lanbide Kualificazioen Atala
Mezu elektronikoak: inacuali@navarra.es
Telefonoa:848428985 - 848428983