Ingeleseko ikastaroak irakasleentzat - Ingeleseko ikastaroak irakasleentzat - Dpto
Ingeleseko ikastaroak irakasleentzat
2021/09/03
Nafarroako Gobernuak apustu sendoa egin du atzerriko hizkuntzetako hizkuntza-gaitasunaren errendimendua hobetzeko hezkuntza-sisteman, bereziki ingelesez, eta, horren ondorioz, Hezkuntza Departamentuak berariazko ikastaroak sortu ditu.
Eskaintza eta deialdi hauek daude aktibo:
- Irakasleen ikastaroen programa. C1 maila Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean (NUHEO). Modalitate erdipresentziala.
- Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIP-IHEO) jardunean dauden irakasleentzako plaza ingeles eta frantsesak erreserbatzea. B2.1, B2.2 eta C1 mailak
- Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIT) jardunean dauden irakasleentzako ingelesezko eta frantsesezko plazak erreserbatzea. B2.1, B2.2 eta C1 mailak
- Ingeleseko ikastaroak eskualdeko irakasleentzat (PAZ zena). C1 maila. Deialdi irekiak Altsasun, Corellan, Lekarozen, San Adrianen eta Tafallan.
- Irakasleentzako ikastaroak. Ingelesa. C1 maila. Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIP-IHEO). Modalitate erdipresentziala.
- Educalingua. Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasun eta Arte Ikasketen Zerbitzuko autoikaskuntzarako plataforma birtuala. A2-tik C1-era. Alemanez, euskaraz eta frantsesez ere eskaintzen dira ikastaroak.
Gainera, ikasle mota guztientzako urrutiko modalitatean, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean (NUHEO) ematen dira ingeleseko ikastaro ofizialak, A2 eta C1 bitartekoak, That´s English Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren programa baita.
Kontaktua: Susana Freire Moreno
Mezu elektronikoak: eoi@educacion.navarra.es
Telefonoa:848 42 32 56