angle-left IRAKASLEENTZAKO INGELES IKASTAROAK 2023-24

2023/09/15

Nafarroako Gobernuak apustu sendoa egin du hezkuntza-sisteman atzerriko hizkuntzetan hizkuntza-gaitasunak duen errendimendua hobetzeko, batez ere ingelesez, eta, horren ondorioz, berariazko ikastaroak sortu ditu Hezkuntza Departamentuak.

2023-24 ikasturterako honako ikaskuntza-modalitate hauek eskaini dira:

 

-Aleman, ingeles eta frantses plazen erreserba Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIP-IHEO). B2.1, B2.2 eta C1 mailak.

 

-Aleman, ingeles eta frantses plazen erreserba Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIT). B2.1, B2.2 eta C1 mailak

 

-B2 eta C1 mailetako irakasleentzako ingeleseko ikastaroak Altsasun, Corellan, Lekarozen, San Adrianen eta Tafallan, irakasleentzako formakuntza webgunean argitaratuak.

 

Educalingua. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko autoikaskuntzarako plataforma birtuala. Alemaneko, euskarazko eta frantseseko ikastaroak ere eskaintzen dira.

 

Gainera, ikasle mota guztientzako urrutiko modalitatean, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIDNA) Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren That´s English eta EXAM PREP programen ikastaroak ematen dira.

 

Kontaktua: Susana Freire
Mezu elektronikoak: eoi@educacion.navarra.es